'Corpusgintza gaur egun' izeneko mintegia egingo da urtarrilaren 21ean Euskaltzaindiaren egoitzan

Bizkaie! 2010-01-14 17:21   Euskerea berbagai

Hizkuntzalariei, hizkuntzalaritzako irakasle eta ikasleei, injinerutza linguistikoan dabizan ikertzaile eta enpresei, itzultzaileei eta itzulpen-enpresei dago zuzenduta mintegia. Izen-emotea dobakoa da, eta epea urtarrilaren 19an amaituko da.

Eroski Fundazinoak, Elhuyar Fundazinoak eta Euskaltzaindiak antolatuta, 'Corpusgintza gaur egun' izeneko mintegia egingo da urtarrilaren 21ean, eguena, Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia Eroski Fundazinoaren 40. urteurrenaren harira antolatu da.

Hizkuntzalariei, hizkuntzalaritzako irakasle eta ikasleei, injinerutza linguistikoan dabizan ikertzaile eta enpresei, itzultzaileei eta itzulpen-enpresei dago zuzenduta mintegia. Helburua bikotxa da: batetik, corpusgintzeak hizkuntzalarientzat dauen garrantzia azpimarratzea, eta bestetik, euskerazko corpusak eta corpus eleaniztunak zein egoeratan dagozan azaltzea.

Jardunaldian, Euskal Herriko zein Espainiako hainbat adituk parte hartuko dabe, besteak beste, Andoni Sagarna (Euskaltzaindia), Xavier Gómez Guinovart (Informatika Linguistikoaren Mintegiko arduraduna, Vigoko Unibertsitatea), Miriam Urkia (Euskaltzaindia), Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa) eta Edurne Martinez (Eleka Injinerutza Linguistikoa).

Eroski Fundazinoak hizkuntza-aniztasunagaz dauen konpromisoan aurrera egiteko, 'Eroski Consumer' aldizkariaren corpusa sortu dau, Elhuyar Fundazioaren eta Elekaren bitartez, eta Euskaltzaindiari eskainiko deutso jardunaldiotan. 'Consumer' aldizkariak azken 12 urteetan argitaratutako testu guztiak ditu oinarri 'Eroski Consumer Corpusa'-k, eta eleaniztuna izango da, hau da, aldizkaria argitaratu dan lau hizkuntzetan egongo da eskuragarri (euskerea, katalana, galiziera eta gaztelania). Ganera, corpusa ahalik eta jente gehienak erabili ahal izateko, interneten kontsultau ahal izango da.

Izen-emotea dobakoa da, eta epea urtarrilaren 19an amaituko da. Izena emoteko, loinaz@elhuyar.com helbidera idatzi edo 943 36 30 40 telefono zenbakira (Loinaz Errezola) deitu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu