Topaguneak Euskera Alkarteen Mobimentuaren ganeko hausnarketea egiteko jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-01-21 09:14   Euskerea berbagai

Jardunaldiok datorren zapatuan, urtarrilaren 23an, egingo dira Durangoko Landako Elkartegian eta 100 lagun alkartzea aurreikusten da, danak be mobimentuko kide. Euskera alkarteen 25 urteko ibilbidea aztertuz ekingo jako zapatuko saioari.

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak Euskera Alkarteen Mobimentuaren ganeko hausnarketea egiteko jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiok datorren zapatuan, urtarrilaren 23an, egingo dira Durangoko Landako Elkartegian eta 100 lagun alkartzea aurreikusten da, danak be mobimentuko kide.

Euskera alkarteen 25 urteko ibilbidea aztertuz ekingo jako zapatuko saioari eta hurrengo urteetarako erronkak lantzea izango da egunaren helburu nagusia. Horretarako, bi zatitan banatu dira jardunaldiok.

Juan Luis Arexolaleiba, Isabel Isazelaia, Imanol Miner eta Rosa Ramosen berbaldiek beteko dabe egitarauaren lehenengo zatia. Euskera alkarteen mobimentuaren helburu, lan ildo eta jarduerearen ganeko ekarpenak aurkeztuko ditue.

Ondoren, bertaratutako lagun guztiek parte hartuko dabe eztabaida taldeetan, egunaren amaieran hurrengo hilabeteetako hausnarketa prozesuaren oinarri izango diran ondorioak ataratzeko.

Jardunaldi honeekaz, hausnarketa-prozesu parte hartzaileari hasierea emon gura deutso Topaguneak. Izan be, Federazinoaren 2009. urteko batzarrean hurrengo urteetarako erronka garrantzitsu modura zehaztu zan hausnarketa abiarazotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu