HPS aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko prest takografoaren kasuan

Bizkaie! 2010-02-03 11:36   Euskerea berbagai

Takografoaren diskoan data euskeraz jarrita izatearen ondorioz Guardia Zibilaren isuna jaso dauen kamiolariaren kasuak zeresana emoten jarraitzen dau. Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak adierazpena plazaratu dau horren harira, bere aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko prest dagoala azalduz.

Takografoaren diskoan data euskeraz jarrita izatearen ondorioz Guardia Zibilaren isuna jaso dauen kamiolariaren kasuak zeresana emoten jarraitzen dau. Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak adierazpena plazaratu dau horren harira, bere aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko prest dagoala azalduz.

Jaengo (Andaluzia, Espainia) Guardia Zibilak isuna jarri eutson Arabako garraiolari bati, 2009ko irailean, kamioiko takografoaren diskoan data euskeraz jarrita eukiteagaitik. 4.601 euroko isuna ezarri eutsen Guardia Zibilek, 'erregistroaren orria faltsutzea' leporatuta. Guardia Zibilaren salaketearen arabera, 'aparatuaren diskoan agiri den datak ez dau gaurko datagaz bat egiten, gaurkoa 15-09-09 baita, eta 09-09-15 jarrita dago diskoan. Beste disko batzuetan be arazo bera gertatzen da, eta horrek polizia agentea nahasarazo dau, ikuskatzea oztopatuz'.

Kamiolariak helegitea aurkeztu eban, data idazteko orduan bere hizkuntzea erabili ebala eta, euskeraz, gainerako beste hizkuntza batzuetan bezela (ingelesa, esaterako) datak ez dirala gaztelaniaz bezala idazten azalduz. Andaluziako Juntak, barriz, isuna berretsi egin dau, eta garraiolarien HIRU sindikatuak -isuna jaso eban kamiolaria sindikatuko kide da- kasua plazaratu dau, bidebakokeria salatuz.

Kontuak kontu, HPS-k adierazpena plazaratu barri dau eta holan dakar, hitzez hitz, adierazpenak:

'Kamiliolari bati takografoaren diskoan datak euskeraz eroateagaitik jarri deutsien isuna dala-eta hedabideetan agertutako informazinoaren inguruan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak interesa erakutsi dau kasuan, eta harremanetan jarri da HIRU sindikatuagaz, bere aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko, Eusko Jaurlaritzeak 2008an abian jarritako Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren bitartez.

Elebide zerbitzuak ezin dau bere kabuz, ofizioz, jardun. Beraz, zain gagoz, sindikatuak edo kamiolariak berak zer erantzungo, bidezko eretxitako salaketea edo kexua izapidetzeko'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu