ETB1eko ikus-entzunezko itzulpen-lanen azterketea egin dau Josu Barambones Zubiriak
2010-02-02 14:49 Euskerea berbagaiEIZIEko kide eta EHUko irakasle Josu Barambones Zubiriaren doktore-tesiak ikus-entzunezko euskerazko itzulpengintzearen alorrean dagoan hutsunea bete nahi dau. Lanaren izenburua 'La traducción audiovisual en ETB1: Estudio descriptivo de la programación infantil y juvenil' da.
EIZIEko kide eta EHUko irakasle Josu Barambones Zubiriaren doktore-tesiak ikus-entzunezko euskerazko itzulpengintzearen alorrean dagoan hutsunea bete nahi dau. Lanaren izenburua 'La traducción audiovisual en ETB1: Estudio descriptivo de la programación infantil y juvenil' da.
ETB1ena ez dan eta 2006an emitidu zan produkzinoan oinarritzen da doktore-tesi hau, eta, batez be denpora-tarte horretan euskerara bikoiztutako haur- eta gazte-programazinoa aztertzen dau. Izan be, ETB1ek apustu garbia egiten dau ikus-entzunezko genero horren alde.
Itzulitako testuak vs jatorrizkoak
Tesiaren zatirik barritzaileenetakoa da, beharbada, itzulitako eta jatorrizko testuetan erabili diran eredu linguistikoen alderaketea egitea. Konparaketa horretatik, Barambonesek ondorioztatu dau fonetikoki euskerara bikoiztutako testuek nahiz jatorrizkoek Euskaltzaindiaren arauak erabilten dituela ahozko irakurketarako. Dana dala, jatorrizko testuek, zenbaitetan, bestelako ahoskerea erabilten dabe, ahozko hizkuntzatik hurragokoa, hain zuzen be.
Lexikoari jagokonez, itzulitako testuek hitz zintzoagoak erabilten dituela ikusi dau. Oso gitxi erabilten dira haur- edo gazte-argotetako adierazpenak. Izan be, horreetako asko gaztelaniatik eratorritako kalkoak dira. Itzulitako testuetan, Barambonesek adierazpen arrunten edo lagunarteko adierazpenen faltea igarri dau. Horrenbestez, jatorrizko testuak esamolde eta esaera gehiago dituala ikusi dau, eta, horreei guztiei esker, ikus-entzunezko testuak adierazkortasuna areagotu egiten dau. Era berean, euskerazko adierazpen barriak sortzen dirala nabarmendu dau.
Morfologiaren alorrean, barriz, Barambonesek atzemon dau itzulitako testuetan adierazpen estilistiko asko erabilten dirala. Tesi-egilearen esanetan, adierazpen-mota horreen erabilereak helburu didaktikoa dauka, eta ikus-entzunezko testuaren sinisgarritasunaren kontra doa. Bestalde, itzulitako nahiz jatorriko testuek lagunarteko hizkerea erabilten dabe, besteak beste, hika. Halan da be, hika gehiago erabilten dabe jatorrizko testuek. Izan be, pertsonaia gehienek forma neutroa bezela erabilten dabe. Barambonesen ustez, baliabide hori da euskereak lagunarteko hizkuntzara hurreratzeko dauen tresnarik errazena.
Azkenik, sintaxi edo joskereari jagokonez ikusi dau itzulitako testuek kohesino-maila handiagoa dabela jatorrizko testuek baino. Jatorrizko testuek, dino, ahozko erregistroaren antz handiagoa dabe. Halan da be, itzulitako testuek nahiz jatorrizkoek harridura-markak eta interjekzinoak erabilten ditue. Izan be, horreek guztiek narrazinoaren intentsidadea mantentzen laguntzen dabe, eta ikusleakazko erlazioa errazten.
Ikus-entzunezko itzulpengintzea oso garrantzitsua bada be, euskerazko telebistak lanean daroezan hogeita bost urteotan ez da ikerketarik egin arlo horretan, guzurra dirudien arren. Horregaitik, Barambonesen esanean, leitekeana da doktore-tesi honen ondorioek ikerketa-lerro barriak zabaltzea euskerazko ikus-entzunezko itzulpengintzearen alorrean.
Egileari buruz
Josu Barambones Zubiria (Vitoria-Gasteiz, 1963) Ingeles Filologian lizentziatua da. Raquel Merino Álvarez eta Ibon Uribarri Zenekorta izan ditu tesi zuzendari, UPV/EHUko Gasteizko Letren Fakultadeko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazino sailekoak biak. Itzulpengintza eta Interpretazinoa alorreko irakasle laguntzailea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!