Gipuzkoako Diputazinoak igaz baino diru gitxiago erabiliko dau euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2010-01-14 09:57   Euskerea berbagai

Gipuzkoako Foru Aldundiak bi miloe euro baino gehitxuago erabiliko ditu 2010. urtean euskerearen erabilerea normalizau eta sustatzeko, hau da, igaz atal honetara zuzendu ebana baino % 20 gitxiago, Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskera foru dipudatuak jakinarazo dauenez.

Lekuan lekuko komunikabideek antolatutako ekimenetara, ikus-entzunezkoetan euskerearen erabilerea sustatzera, liburuen edizinora eta euskeraz irakurtea bultzatzera zuzenduko dira diru-laguntzinoak.

Ganera, Euskerearen Erabilera Sustatzeko Plan Nagusia herri mailan eta eremu sozio-ekonomikoan apliketea bultzatzeko be erabiliko dira diru-laguntzinoak, Aranburuk azaldu dauenez.

Euskerazko aldizkako argitalpenek 609.000 euro baino gehiago jasoko ditue; euskerearen sustapenerako proiektuek eta jarduerek ia 340.000 euro; ikus-entzunezko egitasmoek 240.000 euro; umeen aisialdian euskerea sustatzeko ekintzek 90.000 euro; liburuen banaketak 110.000 euro; normalizazinorako udal planek 304.000 euro; itzulpengintzako praktiken bekek 5.500 euro; eta eremu sozio-ekonomikoan euskerearen erabilerea bultzatzeko jarduerek 262.500 euro.

Diru-laguntzinoen eskaerak aurkezteko epea zezeilaren 19ra arte egongo da zabalik, itzulpengintzako bekenak izan ezik, bagilaren 12an amaituko baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu