'Gida-baimena euskaraz' kanpaineak 150 euroko txeke bana eskainiko deutse azterketea euskeraz egiten dabenei

Bizkaie! 2011-04-04 15:15   Euskerea berbagai

Gida-baimenaren prestaketea eta azterketea euskeraz egitea bultzatzea helburu dauen kanpainearen bigarren edizinoak gazteakana zuzenduko ditu baliabideak, igaz auto-eskolei laguntzinoak eta materialak emon ondoren.

Getxoko Udalak gida-baimenaren azterketea euskeraz egiten daben gazteei 150 euroko txeke bana eta azterketa praktikoa be euskeraz egiten dabenei lehen eskola praktikoaren kostua emongo deutse. Getxoko Udalak, Alkarbide, udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuen bilguneagaz eta Foru Aldundiagaz alkarlanean antolatutako Gida-baimena euskaraz kanpainearen bigarren edizinoan, gazteak sentsibilizetako asmoz, Ander Vilariño, rally pilotuak gazteak gida-baimena euskeraz egin deien animetako berbaldi batzuk eskainiko ditu Getxoko Batxilergoko hiru zentrotan, gaurtik aurrera; lehenengo saioak Aixerrota Institutuan izango dira, gaur, astelehenean 12:30ean eta 13:30ean; bihar Fadura Institutuan 10:00etan eta azkena etzi, eguaztenean Azkorri ikastetxean 11:45ean.

Gida-baimenaren prestaketea eta azterketea euskeraz egitea bultzatzea helburu dauen kanpainearen bigarren edizinoak gazteakana zuzenduko ditu baliabideak, igaz auto-eskolei laguntzinoak eta materialak emon ondoren. Hori dala eta, aitatutako hitzaldiak antolatu ditu Udalak Batxilergoko gazteei (karneta atarateko adinean dagozanak) zuzenduta, eta horreetara simulagailu bat eta euskeraz dagoan materiala be eroango ditue gazteek hurretik ikusi deiezan. Aurten be kanpaina honetan parte hartzen daben udalerri guztietako gazteen artean, hau da, gida-baimena euskeraz egiten daben guztien artean, 4 lagunentzako Interail bidaia zozketatuko da.

Azken buruan, autoeskolei laguntzinoa eskaintzen segiduko da, besteak beste, itzulpenakaz, txartelakaz eta gida liburuaren ale gehiago emonaz. Getxon dagozan 14 autoeskoletatik bederatzitan preparau daiteke azterketea euskeraz. Autoeskola horreen artean, batzuek hezkuntza teorikoa euskeraz ordenagailuaren bidez eskaintzen dabe, beste batzuek hori eta teorikoa irakasle bategaz eta beste batzuek praktikoa be bai. Gaur egun honako material hau dago euskeraz: teoria esku-liburua, programa informatikoa ikasleek euren kabuz ikasi deien; programa informatikoa irakasleari eskolak preparetan laguntzeko eta 8 horma irudi. Azterketa teorikoa eta praktikoa egin daitekez euskeraz.

Informazino gehiago 94 4660010 telefono zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu