EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak euskerazko ahots itzulpenerako sistema bat garatu dau

Bizkaie! 2010-04-19 15:53   Euskerea berbagai

Alicia Perez Ramirez ikertzailearen doktore-tesia idatzizko testuen itzulpenetik harago doa eta, lehenengoz, ahots-itzulpen automatikoko sistemea martxan jarri ahal izan da metodo estadistikoetan oinarrituta.

Alkarte gehiago batu dira Topagunera

Bizkaie! 2010-04-19 12:22   Euskerea berbagai

Federazinoan bazkidetza eskatu daben lau alkarte barriri be emon deutse ondo etorria Batzarrak: Euskara Añanan Mingainean (Añanako kuadrila); Goierriko Euskal Eskola (Lazkao); Txirritola (Aramaio); eta Gutxisolo (Trebiñu).

Mendebalderen eskutik, Bilbok izan dauen bilakaerea eta bilakaera horren eragina euskerearen erabileran aztertzeko jardunaldiak

Bizkaie! 2010-04-15 15:34   Euskerea berbagai

Jardunaldion izenburua 'Bilbon mundua ikusi' da eta gaia, barriz, Bilbok izan dauen bilakaerea eta bilakaera horren eragina euskerearen erabileran. Berbaldiak maiatzaren 7an eta 8an izango dira Euskaltzaindiko aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Galdakaoko Udalak familian euskerearen transmisinoa sustatzeko tailerrak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-04-15 11:24   Euskerea berbagai

Herriko hiru udal ludotekakaz batera antolaturiko tailerrak maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira, eta izena emoteko epea apirilaren 23an amaituko da.

Patxi Baztarrikak 'Babeli gorazarre' izeneko liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2010-04-13 12:24   Euskerea berbagai

Liburuko 426 orrialdeetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garatutako hizkuntza politikak aztertu ditu Baztarrikak eta Espainiako eta Europako politikei be erreparau deutse. 'Auzi honen gakoa, azken batean, Babel madarikazinotzat hartu beharrean bedeinkaziotzat hartzea da, hizkuntza aniztasuna baita gizakioi alkarren artean ulertzeko bidea emoten deuskuna.

Enpresa eta erakundeentzako Bikain Euskerearen Kalitate Ziurtagiriaren edizino barria martxan da

Bizkaie! 2010-04-07 11:12   Euskerea berbagai

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko da

Bikain ziurtagiriaren bitartez, euskereak enpresa edo erakunde batean dauen presentzia, erabileran eta kudeaketan neurtzen da, Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kide kualifikatuen eskutik egindako kanpo-ebaluazinoaren bidez.

Gernika-Lumoko alkarteen % 76 da 'Geure berbie euskeraz' hitzarmeneko kide

Bizkaie! 2010-04-06 15:23   Euskerea berbagai

Gernika-Lumoko Udaleko Gazteria, Kultura, Ongizate, Kirol arloetako eta Gobernuz Kanpoko Erakundeetako 75 alkartetik 57k sinatu dabe 'Geure berbie euskeraz' hitzarmena Udaleko Euskera Sailagaz, hau da, herriko elkarteen % 76 da hitzarmenaren kide.

'Sarea josten', euskerearen aldeko auzolana Getxon

Bizkaie! 2010-04-06 12:27   Euskerea berbagai

Sarea josten ekimen edegia, herrikoia eta horizontala da. Edegia danez, bertan parte hartu leikie euskerearen alde lan egiteko prest dagozan euskaldun eta euskaltzale danak. Herrikoia danez, herriko taldeak, alkarteak, eragileak eta norbanakoak dira protagonista. Eta horizontala danez, danon artean erabagiten da sarea zelan josi.

Lourdes Auzmendik beteko dau Ramon Etxezarrretak HPSn itxitako hutsunea

Bizkaie! 2010-03-31 11:55   Euskerea berbagai

Arrazoi pertsonalak dirala eta, Ramon Etxezarretak itxi egin dau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde kargua, eta hutsune horrek itxitako gorabehera horren harian, Eusko Jaurlaritzeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea berrantolatu dau.

Eroski Taldeak Espainiako Estaduko Egoera Eleaniaztunaren II. Sustapen Saria jasoko dau Madrilen

Bizkaie! 2010-03-30 12:51   Euskerea berbagai

Sari horren bidez, Eroskiri autortu nahi deutsie Estaduko lau hizkuntza ofizialak txertatzeko 1970etik hona bideratu dauen merkataritza-politikea. Eroski Taldeko presidentea dan Constan Dacostak jasoko dau saria.

Lourdes Oñederra: 'euskerea behar aina erabili nahi bada, erabilera maila guztietara egokitzeak berebiziko garrantzia dauka'

Bizkaie! 2010-03-29 15:43   Euskerea berbagai

Pasa dan barikuan egin zan Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera ekitaldia, Donostian. Odon Elorza alkatearen ondo etorri, eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurragaz hasierea emon jakon saioari eta ondoren, Lourdes Oñederrak 'Drift' izenburuko sarrera-hitzaldia irakurri eban. Erantzuna, barriz, Miren Azkarate euskaltzainak emon eutson, 'Ur-lasterraren dama' hitzaldiarekin.

AEK etorkizunari begira bere XIII. Mintegian

Bizkaie! 2010-03-29 13:53   Euskerea berbagai

Hurrengo epealdi estrategikorako AEKren beste asmo nagusietako batzuk dira barruko egitura eraginkorragoa diseinau eta praktikan jartea, bere kideen lan baldintzak egokitzea eta profesionaltasunean aurrerapausuak emotea.

'VI. Ikusi eta Ikasi' egitarauko saio bakotxean batez beste 200 umek parte hartu dabe

Bizkaie! 2010-03-23 17:49   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskara Saileko 'Ikusi eta Ikasi' umeentzako euskera hutsezko ekitaldi programearen seigarren ekitaldiak partaidetza kopuru handia lortu dau: ikuskizun bakotxean, batez beste, 200 umek parte hartu dabe. Holan, danetara, 5.757 ume eta gaztetxuk gozau dabe euskera hutsezko ekitaldi-sorta honetaz.

Aurtengo Harrapazank programan inoizkorik jente gehien izango dala aurreikusi dabe antolatzaileek

Bizkaie! 2010-03-23 17:16   Euskerea berbagai

Edizino honek gazteen parte hartzea sustatzen dau lehiaketa biren bitartez. Horreetan, gazteek euren gaitasun artistikoak, musikalak eta jantzarako doeak erakutsi ahal izango ditue 'Distirazank', 'Dantzazank' eta 'Jozank' ekimenetan.

Gernikako GUGAZte! egitasmoak badauka logotipoa

Bizkaie! 2010-03-23 14:32   Euskerea berbagai

Martiaren 20an, zapatuan, AEK-k GUGAZte! egitasmoa aurkeztu eban Gernikako Elai-Alai aretoan. Proiektu honen helburua 12 eta 24 urte bitarteko gazteak euskerea modu naturalean erabiltera bultzatzea da. Aldi berean, gazte etorkinek be euskerea erabilteko tresna izan gura dau, ez dagien euskera inposautako hizkuntza moduan hartu.

Euskaltzaindiak lanerako erabilten dituan erispideak, laneko prozedurak eta tresnak erakutsi ditu

Bizkaie! 2010-03-23 14:26   Euskerea berbagai

Jentaurrean aurkeztu dira gaurtik aurrera Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai egongo diren bi tresna lexikal barri: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia. Honeek dira berbalari: Andoni Sagarna, Jose Antonio Aduriz eta Miriam Urkia, hirurak Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldearen kideak.

Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea aldarrikatu dau euskalgintzeak

Bizkaie! 2010-03-23 09:49   Euskerea berbagai

Nafarroako 100dik gora euskaltzalek maiatzaren 15erako manifestazioa antolatu dabela iragarri dabe. Iruñeko Baluarten egindako agerraldian, Kontseiluko bazkideek zein euskalgintza osoko ordezkariek eta norbanako euskaltzaleek, egoerearen larritasunaren aurrean kalera atarateko deialdia egin dabe.

Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia datorren barikuan Donostian

Bizkaie! 2010-03-22 16:50   Euskerea berbagai

Lourdes Oñederra (Donostia, 1958) datorren barikuan, martiaren 26an sartuko da Euskaltzaindian modu ofizialean. Euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Donostiako udaletxeko Batzar Aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etan.

'Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak' izeneko jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak martitzenean

Bizkaie! 2010-03-22 12:55   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egingo dan jardunaldi horren helburua Hiztegi Batuko erabagiak hartzea, Euskaltzaindiak erabilten dituan erispideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea da.

Galdameseko Udalak 3 eta 12 urte arteko umeentzako 'Udabarria euskeraz' kultur programea jarri dau martxan

Bizkaie! 2010-03-15 16:50   Euskerea berbagai

Programea 3 eta 12 urte arteko umeentzat da, eta helburu nagusia Galdameseko umeei euskerazko jardueren programea eskaintzea da, euskerea ikasgeletatik eta ikastetxetik kanpo be berba egiteko eta komuniketako berezko hizkuntzea izan daiten.