'Zer ikusi, ha ikasi', euskaldun helduentzako ikastaroa Urdulizen
2010-09-30 10:57 Euskerea berbagaiLabayru Ikastegiak, hurrengo urriaren 14, 21 eta 28an, eta zemendiaren 4 eta 11n 'Zer ikusi, ha ikasi' ikerlanean oinarrituta, euskaldunei zuzendutako 10 orduko ikastaroa eskainiko dau Urdulizko kultur etxean 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroan Uribe Kostako kultura eta euskalkia landuko dira. Matrikulazino epea urriaren 8an amaituko da.
Labayru Ikastegiak, hurrengo urriaren 14, 21 eta 28an, eta zemendiaren 4 eta 11n 'Zer ikusi, ha ikasi' ikerlanean oinarritutako euskaldunei zuzendutako 10 orduko ikastaroa eskainiko dau Urdulizko kultur etxean 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroan Uribe Kostako kultura eta euskalkia landuko dira. Matrikulazino epea urriaren 8an amaituko da. Zehetasunetarako Urdulizeko Kultur etxera jo.
Ikastaroaren azalpena:
'Zer ikusi, ha ikasi!' DVDa oinarri hartuta, Uribe Kostako guraso euskaldunei erakusteko ikastaroa 10 ordukoa izango da, urriaren 14an hasita, egunean bi ordu eginda. Urriaren 14an hasi eta zemendiaren 11an amaituko dira eskolak, danetara bost saio.
Batez be DVDan jorratzen diran gai nagusiak landuko dira, baina euskalkiaren eta batez be hiztegi aldeko berezitasunak be kontuan hartuko ditue. Gaiak aldatu ez arren, hizkuntzeari buruzko jarrerea, ikasleen mailearen arabera aldatu daiteke, bideoak ulertzeko egon daitekezan eragozpenetan indar berezia eginda.
Ezer baino lehen, DVDaren aurkezpena eta metodologia eta materiala erabilteko gomendioak azalduko jakez interesdunei. Hortik aurrera, kantak eta olgetak, mitologia, etxea eta familia, hiztegi berezia, herri egutegia lako gai nagusiak oibarritzat hartuta, eskualdeko kulturearen ardatzak landuko dira eskoletan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!