Koldo Mitxelenaren euskal prosako enuntziatu parentetikoak aztertu ditu Agurtzane Azpeitiak bere doktore-tesian
2010-09-23 11:50 Euskerea berbagaiMiren Azkarate, Ines Garcia, Jon Ortiz de Urbina, Igone Zabala eta Esther Zulaika epaimahaikideek kalifikazino gorena (CUM LAUDE) emon deutsie aho batez. Elixabete Perez Gaztelu Euskal Filologian doktorea izan dau zuzendari.
Agurtzane Azpeitia Eizagirrek 'Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak' izenburuko doktore-tesia aurkeztu eban joan dan barikuan Deustuko Unibersidadearen Donostiako campusean. Miren Azkarate, Ines Garcia, Jon Ortiz de Urbina, Igone Zabala eta Esther Zulaika epaimahaikideek kalifikazino gorena (CUM LAUDE) emon deutsie aho batez. Elixabete Perez Gaztelu Euskal Filologian doktorea izan dau zuzendari.
Ikerketa honetan, Koldo Mitxelenak diskurtsoa modu komunikagarri batean atontzeko, bere diskurtsogintzearen ezaugarri bereizle diran enuntziatu parentetikoak komunikazino-estrategia egokiak gertatzen jakozala frogatu nahi izan dau Azpeitiak; izan be, ikertzailearen berbetan, 'Mitxelenaren argudio-garapenean nahiz testu-sorkuntzan eta informazinoaren antolakuntzan, enuntziatu horreek ezinbesteko eginkizuna dabelako hipotesia genduan'.
Azpeitiak azaldu dauenez, 'enuntziatu parentetikoak, funtsean, esatariak bere intentzino-asmoak lortzeko norentzakoari egiten deutsozan keinu edo arrastoak dira, testutik bertatik mezuaren interpretazinoa (nora) bideratu eta gidatzeko erabilten dituanak. Esatariaren helburua bere intentzino-asmoa norentzakoak atzemotea da eta horretarako ahalegin guztiak egingo ditu, norentzakoagaz konplizidadezko hartu-emonak sortzeaz gan, bere enuntziatua modalizau, birformulau eta testuinguratzen, harik eta esan dauenaren eta esan nahiko eukeanaren artean zirrikiturik txikiena be egon ez daiten eta diskurtsoaren interpretazinoak esatariak nahiko eukean bidetik jarrai daian'.
Doktore barriak azpimarratu dauenez, 'hizkuntzalaritza esparruan oro har, eta euskal lanetan batez be, hutsune ia erabatekoa dago: gramatiketan, testu- eta estilo-liburuetan nahiz hizkuntza-irakaskuntzetako metodoetan oso gitxitan jorratu izan dira (puntuazinoari jagokon ataletan ez bada, eta bertan be oso aitamen laburrakaz)'.
Jorratu diranetan behin baino gehiagotan irakurri dau egitura mota hau ken daitekeela, baina Azpeitiaren ustez, 'Koldo Mitxelena lako maisu batek bere prosa holako egiturakaz josten badau zeozergaitik eta zeozertarako egiten dau'.
Deustuko Unibersidadeko ikertzailearen esanetan, 'Koldo Mitxelenak, komunikagarritasunari begira, baliabide honegaz lortzen dituan efektuak agirian jarriz, leitekeana da egungo euskal prosara edo testugintzara argirik ekartea'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!