'Ikastola mugimendua. Dabilen herria' liburuak barikuan ikusiko dau argia
2010-09-22 15:08 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren eta Ikastolen Alkartearen arteko lankidetzearen emoitzea da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa kontau nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko alkarrekintzagaz batera. Ikastolen historia sozialaren saioa da.
Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 10. zenbakia da eta datorren barikuan, hilaren 24an aurkeztuko dabe Atarrabian, Paz de Ziganda ikastolan. Euskaltzaindiaren eta Ikastolen Alkartearen arteko lankidetzearen emoitzea da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa kontau nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko alkarrekintzagaz batera. Ikastolen historia sozialaren saioa da.
Liburuaren sarreran, Koldo Tellitu Ikastolen Alkarteko presidenteak holan dakar: '(...) Azken finean, historia bizia izan da… eta da ikastolen mobimentuarena. Bizia eta soziala. Euskal hezkuntzearen historian ikastolak dira eskola euskaldunaren sortzaile, ekintzaile eta barritzaileak. Ikastolen historia sozialari erreparau ezkero, bistakoak dira euskal gizartearen historiagazko buztardurak, herritik sortu eta herritarrakaz alkarrekintzan ibili baitira. Ikastolak eta euskal gizartea alkar elikatze baten historiaren subjektuak dira. Unean uneko gizarte-bizitzak ikastoletan eragin izan dauen legez, ikastolen ibilbidea ekarpen iturri iraunkorra izan da Euskal Herriarentzat'.
Nafarroa Oinez 2010 dala eta, Euskaltzaindia Atarrabian
Urtero legez, aurten be Nafarroa Oinez (Urriaren 17an, Atarrabian) jaiagaz bat egingo dau Euskaltzaindiak eta irailaren 24an, Atarrabian, hainbat ekitaldi egingo ditu. Batetik, goizean, Euskaltzaindiaren osoko batzarra egingo da, Paz de Ziganda ikastolan. Bestetik, 12:30ean, ikastolan, 'Ikastola mugimendua. Dabilen herria' liburua aurkeztuko da. Ordubete geroago, 13:30ean, Udaletxean, Pello Mirena Gurbindo alkateak euskaltzainak hartuko ditu.
Arratsaldez, barriz, 17:30ean, ageriko ekitaldia egingo dau Euskaltzaindiak, Paz de Ziganda ikastoleagaz batera.
Hauxe izango da ageriko ekitaldiaren egitaraua:
• Agurra: Iñaki Erroz, ikastolako zuzendariak.
• Patxi Salaberriren hitzaldia: Iruñerriko euskararen ezaugarriak.
•Patxi Zabaletaren hitzaldia: Jorge Cortes Izal, Euskariako berritzailea.
• Ikastolako abesbatza: Nere herriko neskatxa maite.
• J. Iñaki Etxezarreta, Ikastolen Elkarteko aholkularia: 'Ikastola mugimendua. Dabilen herria' liburuaz azalpena.
• Ikastolako abesbatza: Eperrak
• Azken hitzak: Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!