Domeka honetan ospatuko da Nafarroa Oinez Atarrabian

Bizkaie! 2010-10-15 14:57   Euskerea berbagai

Bertan, adin guztietako jenteari zuzenduriko ekintzak antolatu ditue. Txikienek Txan magoa, Betizuak, Txirri Mirri eta Txiribiton Junior, gaztelu puzgarri eta abarrez gozetako aukerea izango dabe. Gazteenek Bizardunak, Kerobia, Trikizio edo Ze esatek ikusi ahal izango ditue eta familia giroa gurago dabenek Oskorri, Patxi eta konpainia edo Eskozia zein Galesko folk taldeak izango ditue ikusgai.

Paz Ziganda ikastolak antolatua, domeka honetan, urriak 17, Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez ospatuko da Atarrabian 'Munduz mundu' lelopean.

Bertan, adin guztietako jenteari zuzenduriko ekintzak antolatu ditue. Txikienek Txan magoa, Betizuak, Txirri Mirri eta Txiribiton Junior, gaztelu puzgarri eta abarrez gozetako aukerea izango dabe. Gazteenek Bizardunak, Kerobia, Trikizio edo Ze esatek ikusi ahal izango ditue eta familia giroa gurago dabenek Oskorri, Patxi eta konpainia edo Eskozia zein Galesko folk taldeak izango ditue ikusgai.

Jai-egunean lortutako dirua ikastolearen azpiegiturea konpontzeko erabiliko dan arren, kontuan izanda Lodosako Ibaialde ikastolea be gastuei aurre egin ezinik dabilela, aurtengo Nafarroa Oinezen ataraten dan diruaren % 20 Ibaialderi emongo deutso Atarrabiako Paz de Ziganda ikastoleak. Ikastola bietako arduradunek argi itxi dabe, orain arte euren euskarri izan dana, 'alkartasuna', landuko dabela aurrerantzean be; 'azken batean, Nafarroan euskereak aurrera egiteko ezinbesteko baliabidea diralako ikastolak'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu