Getxoko Udalak Kirola Euskaraz Gida kaleratu dau Interneten

Bizkaie! 2010-09-21 15:33   Euskerea berbagai

Gidea www.getxo.net/gehitu helbidean dago ikusgai eta laster Getxo Kirolak erakundearen eta udalerriko beste klub ugariren informazinoa eukiko dau, ikastetxeek eskaintzen dituen kirol jarduerenaz gan.

Getxoko Udalak entrenatzaile euskaldunak dituen kirol taldeen gida kaleratu dau Interneten, euskerearen erabilerea bultzatzeko konpromisoa sinatu eben klubakaz martxan jarritako Gehitu Kirola ekimenaren barruan kokatuta. Aitatu gidea www.getxo.net/gehitu helbidean dago ikusgai eta laster Getxo Kirolak erakundearen eta udalerriko beste klub ugariren informazinoa eukiko dau, ikastetxeek eskaintzen dituen kirol jarduerenaz gan.

Gidak udalerrian praktiketan diran hainbat kirol eta kluben barri eskaintzen dau: hartu-emonetarako datuak, entrenamenduak, euskerearen aldeko lana eta abar.

Kontuak kontu, Udalak, gidearen barri emateko 5.000 bat eskutitz bialdu deutseez 8 eta 16 urte bitarteko gazteei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu