EJk euskerea sustatzea helburu daben hitzarmenak sinatu ditu atzerriko bost unibersidadegaz

Bizkaie! 2010-09-29 11:58   Euskerea berbagai

Hitzarmen horreen bitartez, erakundeek unibersidade bakotxean euskerea eta euskal kulturako lektoretza bultzatzeko konpromisoa hartzen dabe. Diziplina horren irakaskuntzaz arduratuko danak euskerea zabaltzeko eta sustatzeko jarduerak be antolatuko ditu.

Eusko Jaurlaritzeak atzerriko bost unibersidadegaz hitzarmenak sinatzea onartu dau, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazino orokorraren eta unibersidadeen arteko lankidetza bultzatzeko eta, holan, euskerea eta euskal kulturea bere eremuaz harago ezagutarazoteko, beste herrialde batzuek euskal kulturako alderdi esanguratsuen ezagutzea handitu eta horretan sakondu ahal izan dagien.

Hitzarmen horreen bitartez, erakundeek unibersidade bakotxean euskerea eta euskal kulturako lektoretza bultzatzeko konpromisoa hartzen dabe. Diziplina horren irakaskuntzaz arduratuko danak euskerea zabaltzeko eta sustatzeko jarduerak be antolatuko ditu.

Unibersidadeak eta laguntzinoak honakoak dira: Universidad Iberoamericana A.C. (Mexiko), 16.300 euro; Universidad Iberoamericana Puebla (Mexiko), 6.700 euro; Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Monterrey (Mexiko), 14.800 euro; Bartzelonako Unibersidade Autonomoa, 15.000 euro; Berlineko Freie Unibersidadea, 26.100 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu