Euskerea eta naturea buztartuz, Oinez Basoa irailaren 18an zabalduko dabe

Bizkaie! 2010-09-17 15:29   Euskerea berbagai

Oinez Basoko arbolak babestuz helburu bikotxa lortuko da: batetik, euskerea bultzatzea eta, bestetik, Ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzea. Euskerearentzako ekarpena Atarrabiako Paz de Ziganda ikastoleari lagunduz gauzatuko da, eta ingurumenarentzakoa, barriz, 'Oinez Basoa' sortuz.

Ekopass, Naider, NIE (Nafarroa Ikastolen Alkartea) eta Arbizuko Udalak euskerea sustatzearen eta jasangarritasunaren interesak batu ditue, 'Oinez Basoa' izeneko proiektua abian jarriz. Aitatu erakundeak Nafarroa Oinezen karbono isurtzeak murriztu eta konpentsatzeko alkarlanean ibiliko dira, CO2 bako Nafarroa Oinez bat bultzatzeko bidea hartuz. Nafarroa Oinezen CO2ren isuriketak batez be bertara joaten diranen garraioaren (autoen, trenen, autokarabanen…) ondorioz izaten dira. Oinez Basoan landatuko diran arbolek karbonoarentzako hustuleku moduan jokatuko dabe, Nafarroa Oinezen jaiak sortzen dituan isurketak xurgatuz eta konpetsatuz.

Oinez Basoko arbolak babestuz helburu bikotxa lortuko da: batetik, euskerea bultzatzea eta, bestetik, Ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzea. Euskerearentzako ekarpena Atarrabiako Paz de Ziganda ikastoleari lagunduz gauzatuko da, eta ingurumenarentzakoa, barriz, 'Oinez Basoa' sortuz.

Kontuak kontu, aurten, Arbizuko Udalak 6 hektareako lur-zati bat itxi dau gaztainondoak, intxaurrondoak, haretxak, lizarrak, astigarrak, idi-bihotz arbolak, izei zuriak, douglas izeiak eta sekuoiak landatzeko, danetara 5.200 arbola izango diralarik.

Oinez Basoa, euskeraren basoa errealidadea da gaur egun. Irailaren 18an, zapatuan, inaugurazino festa izango da. Hitzordua 11:00etan da Arbizuko Udaletxean. Hortik oinez egingo da basora arteko bidea (20 minutu). Bertan Arbizuko Alkatearen, Etxarri-Aranazko Andra Mari eta Atarrabiako Paz de Ziganda ikastoletako arduradunen eta, azkenik, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Sailburuen berbaldiak izango dira. Ondoren, 'Aatea' ospatuko da, Arbizuko jai ohitura herrikoia; Arbizuko udalak gaztaia eta ogia banatuko ditu hurreratzen diranen artean.


'Munduz mundu', Nafarroa Oinez 2010

Datorren urriaren 17an ospatuko da Nafarroako ikastolen aldeko jaia Atarrabian. Aurten Atarrabiako Paz de Ziganda ikastoleak antolatuko dau ikastola guztien jai erraldoia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu