Zabalik da mintzapraktika programetan parte hartu nahi dabenek izena emoteko epea
2010-10-18 14:32 Euskerea berbagaiMintzapraktika programea euskeraz berba egiteko ohiturea daben personak euskeraz berba egiteko ohiturarik ez dabenakaz alkartzean datza. Hori dala eta, Euskal Herriko lurralde guztietako uri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dagozan mintzapraktika programak. Egitasmo horreen barri praktikatu.blogspot.com-en dago.
AEK-k, euskaltegietako ikasturtea hasteagaz batera, mintzapraktika programetarako kanpaina barria jarri dau abian Atera arbela kalera! lemapean. Horrenbestez, 10-11 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi daben guztiek emon leikie izena dagoeneko Euskal Herrian diran 70tik gorako egitasmoren batean. Mintzapraktika programetan edozeinek parte hartu leike, bardin deutso euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi da euskerea euskaltegitik kanpo entzun behar dogula, kalera atara behar dogula, arbela kalera atara nahi dogula, hain zuzen be.
Mintzapraktika programea euskeraz berba egiteko ohiturea daben personak euskeraz berba egiteko ohiturarik ez dabenakaz alkartzean datza. Hori dala eta, Euskal Herriko lurralde guztietako uri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dagozan mintzapraktika programak. Egitasmo horreen barri praktikatu.blogspot.com-en dago, edo bestela sare sozialetan; facebook-en, twiter-en eta youtube-n.
Egitasmoetako partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal izango ditue, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, Aizu! eta Berria merkeago… Eta beste hainbat abantaila.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!