Geurien euskeraz, jakina!
2010-10-04 17:32 Euskerea berbagaiMerkataritzan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea abiarazo dau Elorrioko Udalak Elhuyar Aholkularitzagaz batera eta, horren harian, euskeraz egiteak saria dauka Elorrion, izan be, 68 dendak, tabernak eta zerbitzu enpresak euren bezeroak sarituko ditue euskeraz egiteagaitik.
Merkataritzan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea abiarazo dau Elorrioko Udalak Elhuyar Aholkularitzagaz batera eta, horren harian, euskeraz egiteak saria dauka Elorrion, izan be, 68 dendak, tabernak eta zerbitzu enpresak euren bezeroak sarituko ditue euskeraz egiteagaitik.
Hainbat urte dira Elorrioko Udalak 'Geurie'n egitasmoa martxan dauela, herriko arlo sozioekonomikoan euskerea sustatzeko. Egitasmo horren testuinguruan kokatzen da Geurien euskaraz, jakina! sentsibilizazio-kanpainea. Kanpaina horren bidez, sari ederrak jasoteko aukerea izango dabe Elorrion erosketak euskeraz egiten dituenek, urriaren 4tik zemendiaren 14ra bitartean.
Elorrioko komertzioetan euskeraz eskatzen dauen bezeroari txartela emongo jako, bertan, bere datuak idatzi daizan. Ondoren, txartela komertzioan topauko dauen kutxatxoan sartu eta, holan, abenduaren 3an, Euskerearen egunean egingo dan zozketan parte hartuko dau.
Merkatarien aldetik jasotako erantzuna oso ona izan da, izan be, herriko 37 komertziok, 15 tabernak eta jatetxek eta 16 zerbitzu-enpresak parte hartuko dabe proiektu honetan. Gainera, merkatari bakotxak emondako produktuakaz osotuko dira zozketatuko diran saskiak.
Merkatariek eskainitako oparien artean danetarik dago: gaua eta gosaria herriko nekazalturismo batean, bazkariak zenbait tabernetan, edariak, kontserbak, motxilak… Gauza bitxiak be oparituko dira, esate baterako, lisatzen ikasteko ikastaroa edo ule-mozketak.
Sari-banaketea abenduaren 3an izango da, Euskerearen egunean, Elorrioko Udaletxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!