Umeakaz euskeraz berba egiteko helduentzako tailerra Zaldibarren

Bizkaie! 2010-09-29 14:23   Euskerea berbagai

Tailerra urriaren 19an izango da baina izena emoteko epea urriaren 13an amaituko da. Zehetasunetarako jarri zaiteze hartu-emonetan Zaldibarreko Euskera Zerbitzuagaz (94-6827016 telefono zenbakian edota eguen@zaldibar.org posta elektronikoan).

Guraso, familia zein hezitzaileei, umeakaz euskeraz egiteko baliabideak eskaintzeko eta euskerearen transmisinoan eragiteko helburuakaz Alkarbidek ataratako Ku-ku materiala erabiliko da tailerrean. Material hau, euskeraz ikasten dabilzan edo euskeraz erraztasunik ez daben guraso, familia edo hezitzaileak, euren seme-alaba txikitxoenakaz euskeraz egiten hasteko liburuxkea da. Bertan, umeen berbakerea, jolasak, abestiak eta bestelakoak agiri dira, guraso, familia edo hezitzaileentzako baliabide moduan. Beraz, Zaldibarreko tailerrean, hartzaileei, liburu honetan agiri diran edukiak
azaltzeaz gan, liburu hau erabilten erakutsi nahi jake, beti be, metodologia dinamikoa eta bisuala eskainiz.

Aitatutako eduki guztiak, dinamika desbardinen bidez landuko dira: marrazkien bidez, keinuen bidez, jolasen bidez, antzerki txikien bidez… Helburua, hartzaileek, edukiak egoera errealetara egokitzea da, benetako erabilgarritasuna emaoea, beraz, metodologia, praktikoa eta parte-hartzailea izango da. Lehenengo orduan, esaerak, izenak, onomatopeiak…l anduko dira gehienbat eta bigarren orduan jolasak eta abestiak.

Hasiera batean, hartzaileen euskera maila neurtuko da eta horren arabera, ikastaroan erabiliko dan hizkuntza zehaztuko da. Horrezaz gan, euren behar eta asmoez galdetuko jake, horren arabera, gauza batzuk, gehiago edo gitxiago lantzeko.

Hitzordua urriaren 19an izango da 18:00etatik 20:00etara Zaldibarreko liburutegi zaharrean. Tailerra dobanekoa izango da eta parte-hartzaileek Ku-Ku liburuxkea eta CDa jasoko dabe. Izena emoteko epea urriaren 13an amaituko da. Zehetasunetarako jarri zaiteze hartu-emonetan Zaldibarreko Euskera Zerbitzuagaz (94-6827016 telefono zenbakian edota eguen@zaldibar.org posta elektronikoan).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu