Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren III. liburukia aurkeztu dau
2011-05-27 15:53 Euskerea berbagaiEuskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren III. liburukia aurkeztu dau Euskaltzaindiak. Aurreko biak legez, liburukia Euskadiko Kutxaren babesagaz argitaratu dau Akademiak eta, oraingoz, euskarri bitan eskaintzen dau: papelean eta CD formatuan. Aurrera begira, sarean ipinteko asmoa dabe. Lan barrian 271 kontzeptu batu eta landu dira.
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren III. liburukia aurkeztu dau Euskaltzaindiak. Aurreko biak legez, liburukia Euskadiko Kutxaren babesagaz argitaratu dau Akademiak eta, oraingoz, euskarri bitan eskaintzen dau: papelean eta CD formatuan. Aurrera begira, sarean ipinteko asmoa dabe. Lan barrian 271 kontzeptu batu eta landu dira, danak lexikoari buruzkoak, eta bi moltsotan jaso dira: batetik, lurretik erne eta hazten diran landare eta fruituak, eta bestetik, etxe-abereeak.
2010eko apirilean EHHAren I. eta II. liburuak aurkeztu ziran. Orain, III. liburukia kalean dala, egitasmo honen sendotzea aitatu dau Andres Urrutia euskaltzainburuak, eta urtez urte aldi luzeetan ondutako isilpeko lana kaleratze eta gizarteratzearen garrantzia azpimarratu dau. Haregaz batera, Xabier Egibar Euskadiko Kutxaren Negozio Garapenaren Arloko zuzendariak Atlasa asmo handiko proiektua dala esan dau, besteak beste datu eta kontzeptu kopuru zabala eta esanguratsua bere-gain hartzen ditualako, eta horretarako lan taldeak antolakuntza, jasotze, informatizazino, azterketa eta katalogazino lan handia egin da.
Adolfo Arejitak eta Xarles Videgainek eman dituzte egitasmoari buruzko zehaztasunak aurkezpenean. Arejita zuzendari akademikoa da eta Videgain arduradun teknikoa, Gotzon Aurrekoetxeagaz batera. Adolfo Arejitak azaldu dauen moduan, EHHA honetako inkestak egin ondoren, euskera mintzatuak aldakuntza handiak izan ditu. Nekazaritzeari eta abelazkuntzeari lotutako gizartea txikitzen eta zahartzen joan da, eta uritarra, barriz, handitzen. Euskerazko mintzagaiak zeharo aldatu dira. Herri Hizkeren Atlasak galdetu eta batu dituan izen asko edo galduak edo galtzekotan dira, bizimodu aldaketa bizkorraren ondorioz. Horretxetan datza, besteak beste, Euskaltzaindia burutzen dabilen Atlas honen garrantzia: herri-hizkera tradizinozkoaren ezaguera bermatzea, eta birrerabilerea be, jagokon kasuan, erraztea.
Lurraren atalean, besteak beste, landare txikiak lantzen dira, bai eta fruitu eta fruitu-arbolak, fruitu mota batzuen azalen izenak, barazkiak edota bedar mota ezagunenak ere. Bigarren moltso nagusia etxe-abereei buruzkoa da, baina animalion izenak batzeaz aparte, ar-eme eta adinaren araberako izenak be jaso dira; euren gorputz atalak, janari-prozesuak, produkzino-emoitzak, egoitzak, gaixotasun-sendabideak, euren inguruko jardun-lanak ere jaso dira, hau da, etxe-abereen inguruko prozesu osoari buruzko izendapenak.
1984an ipini zan abian proiektua. Jean Haritschelhar, Beñat Oihartzabal eta Andolin Eguzkitza izan dira egiatsmoare buruabn, eta gaur egun, Adolfo Arejita da arduraduna. Gotzon Aurrekoetxea eta Xarles Videgain, ostera, egitasmoaren arduradun teknikoak dira. Horeetaz gan, inkestak egiten eta mapak egiten, eta informatizazino lanetan, ondokoak ibili dira: Isaak Atutxa, Iñaki Camino, Ana María Etxaide, Jose Maria Etxebarria, Izaskun Etxebeste, Aitor Iglesias, Gorka Intxaurbe, Jon Irigoras, Amaia Jauregizar, Juan Antonio Letamendia, Juantxu Rekalde, Koro Segurola.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!