Getxoko Udalak 'Mertzerian ere euskaraz' kanpainea jarri dau martxan

Bizkaie! 2011-05-23 15:51   Euskerea berbagai

Gehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren harira dator kanpaina hau. Orain urte batzuetatik hona udalerriko merkataritzearen hainbat sektoretan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz dago martxan egitasmoa, harategi, arrandegi, okindegi eta kirol-dendetan, besteak beste.

Getxoko Udalak Mertzerian ere euskaraz kanpainea abiatu dau, euskerearen erabilerea bultzatzeko helburua dauen ekimen barria. Gehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren harira dator kanpaina hau. Orain urte batzuetatik hona udalerriko merkataritzearen hainbat sektoretan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz dago martxan egitasmoa, harategi, arrandegi, okindegi eta kirol-dendetan, besteak beste. Aurrekoetan bezela, bezeroek dendariakaz euskeraz berba egitea nahi dogu, eta horregaitik dendetan euskeraz eskatzera animau nahi doguz getxotarrak. Uste dogu salerosle eta ostalarientzat kalidade-plusa dala, baina batez be getxotarrek euskeraz biziteko daben eskubidea bermatu nahi dogu, adierazi dau Euskara zinegotziak, Koldo Iturbek.

Udalak informazino-orria kaleratu dau mertzeria bateko ohiko salgai batzuen irudi eta izenakaz, euskeraz eta gaztelaniaz. Berbarako, buru-orratza, metroa, botoia edo orratza izenak agertzen dira. Egitasmora batutako mertzeriatan be, udalerriko 16 batu dira danetara, informazino-kartelak ipini dira.

Azkenik, aitatu dendetan euskeraz eskatuko dabenek bidaia-jostotzara txiki bat jasoko dabe erregalu moduan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu