'Diserdit', gazteentzako sormen topaketak euskerearen erabilerea eta sormena sustatzeko helburuagaz
2011-05-24 18:25 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak sormen topaketak antolatu ditu datorren bagilaren 28an eta 29an udalerriko gazteentzat, sormena landu eta aurrerantzean Izarren Distira Galan parte hartu ahal izateko.
Getxoko Udalak sormen topaketak antolatu ditu datorren bagilaren 28an eta 29an udalerriko gazteentzat, sormena landu eta aurrerantzean Izarren Distira Galan parte hartu ahal izateko. Horren helburua gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea da, eurek gustuko dituen jardueren bitartez. Ekimenaren barruan, topaketakaz batera beste jarduera batzuk be izango dira maiatzetik zemendira bitartean. Gure asmoa euskerearen erabilerea bultzatzeagaz batera, gazteei euren zaletasunak eta pasinoak agertzeko espazioa be eskaini nahi deutsegu azaldu dau Koldo Iturbek, Euskara zinegotziak.
Topaketak 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoz eta bertan hainbat tailer edo ikastaro trinkotan parte hartu ahal izango dabe, baita antzerki teknikak, bideogintzea, musikea, gorputz espresioa edo irudia landu be.
Bestalde, datorren irailean topaketetako parte-hartzaileek kale ekintzaren bat antolatzeko aukerea be izango dabe. Azkenik topaketetan eta kale ekintzetan sortutako ikuskizun edo materialagaz (antzezpenak, koreografiak, laburmetraiak, eszenografia...) erakustaldi bat antolatzeko asmoa dauka Udalak.
Topaketak Urduñako aterpetxean izango dira, dobakoak eta izena emoteko epea datorren bagilaren 14ra arte egongo da zabalik. Informazino gehiago eukiteko 663 083736 telefono zenbakira deitu leikie gazteek eta baita info@izarrendistira.com helbidera jo be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!