Kaiku izango da ikastolen aldeko jai guztien babes ofiziala

Bizkaie! 2011-05-23 18:51   Euskerea berbagai

Modu honetan, alde batetik, ikastolen aldeko jaien babesle ofiziala izango da, eta bestetik, umeek eurek diseinautako jokoen gune bat jarriko dau martxan. Gainera, konpainiaren produktuak modu esklusiboan eskainiko dira jai bakotxean.

Kaiku izango da Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak antolaturiko jaietako babesle ofiziala, bi aldeek sinaturiko akordioaren ondorioz. Holan, enpreseak ekonomikoki lagunduko deutso Ikastolen Alkarteari. Kaikuren arabera, akordioagaz sendotu egin dau ikastolakazko babesa, izan be, urte asko daroez eurekaz kolaboretan.

Modu honetan, alde batetik, ikastolen aldeko jaien babesle ofiziala izango da, eta bestetik, umeek eurek diseinautako jokoen gune bat jarriko dau martxan. Gainera, konpainiaren produktuak modu esklusiboan eskainiko dira jai bakotxean.

Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak bost jai antolatzen ditu urtero: Herri Urrats (maiatzaren 8an ospatu zan), Ibilaldia (maiatzaren 29an Ondarroan), Araba Euskaraz (bagilaren 19an Laudion), Kilometroak (urriaren 2an Azpeitian) eta Nafarroa Oinez (urriaren 16an Tafallan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu