'It's the economy, stupid'
2010-10-20 10:37 Euskerea berbagaiJardunaldiari buruzko informazinoa eta izen-emoteak (Azken eguna, urriak 20): 943 744132 telefono zenbakian eta http://www.imh.es/noticias/its-the-economy-stupid helbidean.
Lelo hori erabili eban Bill Clintonek 1992 urtean AEBtako presidentetza lehen aldiz lortu eban hauteskundeetan. Bien bitartean, Bush aitak uste eban Golkoko gerraren bitartez piztuko ebala herritarren nazionalismoa eta holan lortuko ebala gehiengoaren atxikimendua.
Mikel Urdangarin, IMHko hizkuntza aholkulariaren (Ahize-AEKko teknikaria) eta Edurne Bilbao, IMHko Komunikazino arduraduna eta euskera koordinatzailearen esanetan, 'ziur gara Clinton eta Bushen aholkularien artean izango zala soziologia ikasitakoren bat, baina azken horrenak ez zituan lehen mailan ikasitakoak birpasau eta ahaztuta zituan gizarte industrialaren oinarrizko ezaugarriak. Teknologia eta industriaren antolaketa barria, lanaren banaketea, garraioak hobetu eta merkatuen hedadurea... garrantzi handiko gakoak izan baziran be, azken bi mendeetan garatu dan gizartearen ezaugarri giltzarria da: pentsamolde ekonomizista hori gizartearen ganerako arloetara zabaldu dana. Ze nahiz eta eraldaketa prozesu batean egon, oraindino be industrializazinoko balioak indar handia dabe gure gizartean. Gizartea eta gizabanakoak bihurtu dira inoiz baino gehiago arrazionaltasuna, kalkulua, ordena, diziplina, ordukotasuna eta arrakasta zaleak.
Tokian tokiko hizkuntza komunidadeen eskubideak babestu nahi doguzanok Clintonen ikuspegia garatu behar dogu, ekonomiari lehentasuneko lekua emon gure estrategietan. Era berean, dagoeneko hizkuntza-kudeaketea enpresetan txertatzearen alde egin dabenek euren taktikak garatzean be ikuspegi ekonomizisteari erreparau behar deutsie. Izan be, egungo gizartean bakarra da jente gehiena mobiduarazoten dauen gakoa: zeozer egin edo ez egitearen irabaziak edo galerak ikustarazotea. Eta bi dira irabazi-galera horreetan eragiten daben eragile nagusiak: bezeroaren eta agintarien nahia. Ezinbesteko jaku horreek nabarmendu eta ikusgarri egitea'.
Besteak beste, gai garrantzitsu horreek jorratuko ditue 30+10 Mintegian. Urriaren 21ean, Elgoibarko IMH-Makina Erremintaren Institutuan garatuko dan jardunaldi honek 5 urte beteko ditu, eta urtean zehar enpresetako hizkuntza-kudeaketan emondako aurrerapausuen barri izateko aukerea da. IMH, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzeak aurten antolatutakoan 13 ponentzia aurkeztuko dira, eta Lurdes Auzmendik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak zabalduko dau ekitaldia.
'Mintegiaren bosgarren urte honetan esperientziak irakatsi deusku enpresako hizkuntza-kudeaketearen inguruan lan egitea egingarria dala, ezagutu doguzan kasuak azaldu deuskuenari erreparauta. Beraz, egungo AEBko presidentearen berbak barriro hartuz 'yes we can'.
Jardunaldiari buruzko informazinoa eta izen-emoteak (Azken eguna, urriak 20): 943 744132 telefono zenbakian eta http://www.imh.es/noticias/its-the-economy-stupid helbidean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!