Bizkaiko Aldundiak 4,4 miloe euro banatuko ditu euskerazko proiektuak sustatzeko
2011-12-08 10:31 Euskerea berbagaiLau laguntza mota arautzen dituen lau dekretu onartu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak eta laguntzon helburua da datorren urtean euskerearen erabilerea sustatu, zabaldu eta normalizetea Bizkaian. Eskabideak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 2an hasi eta 31n amaituko da.
Bizkaiko Foru Aldundiak 4,4 miloe euro erabiliko ditu 2012. urtean euskerearen erabilerea sustatzeko bideraturiko proiektuak diruz laguntzeko. Lau laguntza mota arautzen dituen lau dekretu onartu ditu foru erakundeak, eta laguntzon helburua da datorren urtean euskerearen erabilerea sustatu, zabaldu eta normalizetea Bizkaian. Eskabideak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 2an hasi eta 31n amaituko da.
Kopuru handieneko diru-laguntzak irabazi asmorik bakoo erakunde, udal, udal erakunde autonomiadun eta mankomunidadeen artean banatuko dira. Horreetako lehenengoek, danetara, 1.725.000 euro jasoko ditue euskerearen erabilerea sustatu, zabaldu edo normalizatzeko. Diru-laguntza jasoko duten jarduerak, besteak beste, irakurketa euskaraz sustatzea helburu duten programak, etorkinen hizkuntza-gaitasunerako programak eta euskeraz egindako materialak sustatzeko ekimenak, gehienbat, haur eta gazteentzako materialak dira. Erakunde publikoei jagokenez, danetara, 1.825.000 euro jasoko ditue diru-laguntzatan.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduko dau euskera hutsezko argitalpenen edizinoa, bi aurrekontu-sailen bidez: batetik, 90.000 euro jarriko ditu merkataritza-soziedade, kooperatiba, banakako enpresaburu eta profesionalentzat, eta bestetik, 350.000 euro, irabazi asmorik bako erakundeentzat. Gainera, enpresa-munduak be euskerearen erabilerea sustatzeko laguntzak jaso ahal izango ditu, eta, hain zuzen be, 280.000 euroko aurrekontu-sail bat gorde da eurentzat.
Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak 150.000 euro gorde ditu euskerearen presentzia informazino- eta komunikazino-teknologietan sustatzeko. Helburua da euskerazko baliabide informatikoen azpiegitura ahalik eta osotuena sortzea. Holan, laguntzinoa emongo jake honako helburu honeek dituen proiektuei: euskal kultur ondarearen euskerazko informazinoa digitalizau eta zabaltzea, zerbitzu anitzeko euskerazko web-orrialdeak sortzea, web bidezko parte-hartzerako eta komunidade birtualen komunikazino eta sustapenerako edukiak sortzea eta jolas eta aisialdirako produktuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!