500 izenetik gora batu ditue 'Gernika-Lumoko toponimia' lanean
2011-12-15 17:13 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko toponimia liburua aurkeztu barri dabe Gernika-Lumoko Udalak eta Euskaltzaindiak. Gernika-Lumoko 510 toponimo jaso ditu Onomastika batzordekide Iratxe Lasak, Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkariaren zuzendaritzapean. Toponimo bakotxari buruzko fitxea osatu da, jatorria, etimologia, aldaerak, gertakizunak eta abarrak zehaztuz.
Gernika-Lumoko toponimia liburua aurkeztu barri dabe Gernika-Lumoko Udalak eta Euskaltzaindiak. Gernika-Lumoko 510 toponimo jaso ditu Onomastika batzordekide Iratxe Lasak, Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkariaren zuzendaritzapean. Toponimo bakotxari buruzko fitxea osatu da, jatorria, etimologia, aldaerak, gertakizunak eta abarrak zehaztuz. Urte askotako lana hasi zala, eta jente askok hartu dau parte, bai ahozko lekukotasunak batzen bai mapearen edizinoan.
Euskerearen batasuna indartzen daben erak lehenetsi ditue, eta euskerearen ondare historikoa babestu. Gure arbasoek sortu eta emondako izenak jagon eta ondokoei pasau, hori izan da egileen asmoa. Liburua izen-batzearen lehenengo pausua baino ez dala azaldu eben aurkezpenean, izan be hemendik aurrera datutegia aberasten segiduteko asmoa dauke, Interneten. Herritarren parte-hartzea eta ekarpenak beharrezkoak izango dira, adierazo eben.
Aurkezpenean, Esperanza Uriarte Gernika-Lumoko Udaleko Euskara arloko zinegotzia eta Bittor Zarrabeitia euskerazko teknikaria be izan ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!