'Euskera' agerkariaren 2010eko 1. eta 2. zenbakiak kontsultagai jarri ditu Euskaltzaindiak
2011-12-28 11:10 Euskerea berbagaiEuskera agerkariaren 2010eko 1. eta 2. zenbakietako edukiak, Azkue bibliotekan katalogau eta indexau ostean, Euskaltzaindiaren webguneko Euskera agerkariaren hemerotekan integrau dira, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.
Euskera agerkariaren 2010eko 1. eta 2. zenbakietako edukiak, Azkue bibliotekan katalogau eta indexau ostean, Euskaltzaindiaren webguneko Euskera agerkariaren hemerotekan integrau dira, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.
Euskera 2010, 55, 1 liburuak Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa batzen dau. Besteren artean, Lourdes Oñederra eta Patxi Uribarren euskaltzainen sarrera-ekitaldietako berbaldiak batu dira. Iruñean, Nafarroako Gobernuagaz batera egin zen Euskarazko Terminologia Juridiko-Administratiboari buruzko jardunaldia be jaso da liburuan, bai eta Onomastika arloari jagokozan irizpen batzuk, zenbait hitzarmen eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukien aurkezpena be. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoa-Euskaltzaindia Literatura ataria-ren aurkezpenaren nondik norakoa be irakur daiteke hemen.
Bestalde, Euskera 2010, 55, 2 liburuak ikerketa-lanak jasoten ditu. Gai nagusiak ondokoak dira: Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak (Gazteak, aisialdia eta euskerea gaiaren inguruan) eta Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak Literaturearen Historiografiari buruz egin zituan jardunaldiak.
2010ean Euskera agerkariak erabarritze prozesu bat izan eban. Ondorioetako bat, artikulu zientifikoei behar daben tratamendua eta egiturea emotea izan zan. Horregaitik, ikerketa artikulu honeek Euskaltzaindiaren webgunetik kanpo, Inguma, ISOC eta Dialnet datu-baseetan be jasoten dira. Datu-base horreetan, agerkariaren aurreko zenbakietan, egile jakinek idatzi eta ikerketa lantzat har daitekezan edukiak be badagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!