'Euskera' Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren edukiak eguneratu ditue Dialnet atarian
2011-12-29 10:57 Euskerea berbagaiEuskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren edukiak Dialnet atari bibliografikoan eguneratu dira. Gaur egun, 1991 eta 2010 arteko 466 ikerketa artikuluren erreferentzia emoten da, eta Euskaltzaindiaren webguneari esteka eginez, artikulu guztien testu osoa be eskura dago.
Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren edukiak Dialnet atari bibliografikoan eguneratu dira. Gaur egun, 1991 eta 2010 arteko 466 ikerketa artikuluren erreferentzia emoten da, eta Euskaltzaindiaren webguneari esteka eginez, artikulu guztien testu osoa be eskura dago.
2011ko garagarrilean, Euskaltzaindiak eta Errioxako Unibersidadeak hitzarmen bat sinatu eben, Euskera agerkariaren ospea eta ikusgarritasuna suspertzeko. Sasoi haretan agerkariko 2002-2009 bitarteko artikuluen erreferentzia besterik ez eben emoten. Laster, 1980 arteko edukiak bistaratzeko asmoa dago.
2010eko erabarritze prozesuari esker, 2009ko zenbakietatik aurrera, Euskera agerkariak ikerketa artikuluak behar dituan egitura eta tratamendua eskaintzen deutse argitaratutako guztiei. Aurreko zenbakiei jagokienez, egile jakinek idatzi eta ikerketa lantzat hartzeko moduko eukiak batu eta integrau dira Dialneten.
Dialnet, mundu hispanikoan, sarrera libre eta dobakoa eskaintzen dauen atari bibliografiko garrantzitsuenetakoa da. Dialneten helburu nagusia, Interneten, gizarte zientzia alorretako literatura zientifikoari ikusgarritasun handiena emotea da. Horrezaz gan, datu-base zabal eta eguneratua eskaintzen dau, eta testu osoko edukiak txertatzea ahalbidetzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!