Bizkaian ia 10.000 personak parte hartu dabe Ondarearen Jardunaldietan
2015-11-04 10:15 KultureaAurten 15. aldiz, Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egin dau Bizkaiak. Holan, urrian, 200 jarduera inguru antolatu ditue erakunde publikoek eta eragile kulturalek. Aurtengo gai nagusia burdina izan dan ezkero, burdinolakaz, burdinaren merkataritzeaz eta metal horregaz egindako eraikinakaz lotutako ekintzak izan dira gehienak. Bizkaiko Foru Aldundiak egin dauen kalkuluaren arabera, ia 10.000 lagunek parte hartu dabe jardunaldietan.
Hemen da EHUren XV. Zientzia Astea
2015-11-04 09:59 KultureaEHUren hamabosgarren Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Barrikuntzearen Asteak gaur zabaldu ditu ateak. Ekimen hau zemendiaren 4tik 8ra bitartean egingo da Bilbon, eta 5etik 7ra, Donostian eta Gasteizen.
Asteon ekin deutso Patxo Telleriak 'Igelak' pelikulearen filmaketeari
2015-11-04 09:38 ZinemeaPatxo Telleriak idatzi eta zuzenduko dauen Igelak film luzearen filmaketeari pasa dan astelehenean ekin eutsien. Gorka Otxoa protagonista dauen filmaren produkzinoaz Abra Produkzinoak etxea arduratuko da, eta Lasa eta Zabala filmagaz izan eben arrakastea errepetidutea dabe helburu. Filmak ETBren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen eta ICAAren laguntzinoa dauka.
'Euskaldun hazi Nafarroan' liburua Euskaltzaindiaren webgunean irakurri leiteke
2015-11-04 09:21 Euskerea berbagaiPaula Kasaresek Nafarroako Unibersidade Publikoan, NUPen, 2013an aurkeztu eban tesia jasoten dau Euskaldun hazi Nafarroan, euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan argitalpenak. Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren webgunean konsultau ahal izango da lana, Akademiak iragarri dauenez. Liburua irakurteko loturea, hemen.
Literaturearen eta teknologia barrien arteko loturea aztertuko dabe Liburutekia jardunaldietan
2015-11-03 13:56 KultureaBizkaiko Foru Liburutegiak antolatzen ditu urtero Liburutekia jardunaldiak eta, aurten, Bilboko Rekalde aretoan egingo ditue, zemendiaren 10, 11 eta 12an. Berbaldi ugari egongo dira horreetan egunetan. Kultureari, literatureari eta teknologia barriei buruzko gogoetea bultzatzeko ekimena dala dinoe antolatzaileek.
Bilbao Mendi Film Festival-ek 'Meru' pelikuleagaz ekingo deutso bere zortzigarren edizinoari
2015-11-03 13:14 ZinemeaMaiatzean izena emoteko epea zabaldu zanetik, Bilbao Mendi Film Festival-ek 133 pelikula jaso ditu, igaz baino hamar gehiago, jaialdiak profesionalen artean dauen harrera onaren erakusle. Kontinente guztietako 22 herrialdetatik heldu dira lanak, Espainia izanik film gehien bialdu dituana, danetara 27, eta AEBak bigarrena, 24gaz.
Kolaboratzaile ugariren babesa euki dau Josu Bergarak 'Kanta txikien indarra' diskoan
2015-11-03 12:58 MusikeaHamar abesti barri eta aurreko diskoetako beste lau sartu ditu Josu Bergarak bere lan barrian. Kanta txikien indarra (Taupaka) diskorako, musikari eta artista ugariren laguntzinoa euki dau eta, holan, kantautore izateari itxi barik, banda itxura handiagoa hartu dau bere lanak. Zuzenekoetarako be, formatu txikiko (Bergara eta beste kide bi, akustikoan) eta formatu handiko emonaldiak aurrikusi ditu.
VII. Banden Lehiako finalean izango dira Ozhen, Begiz Begi, Desore eta Yoko Out
2015-11-03 11:33 MusikeaBanden Lehiako zazpigarren edizinoko finalean, beraz, hiru talde bizkaitar eta lapurtar bat izango dira oholtza gainean. Epaimahaiak aukeratzen dauen taldeak disko bat grabau, eta BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte-hartzea jasoko dau saritzat.
Zabalik dago 2015eko ENE sarirako hautagaiak aurkezteko epea
2015-11-03 09:43 Euskerea berbagaiZabalik da Eusko Ikaskuntzak emoten dauen ENE sarirako hautagaitzak aurkezteko epea, eta zemendiaren 27ra arte hartuko dira proposamenak. Euskerearen Nazinoarteko Eguna 1949an aldarrikatu eta Eusko Ikaskuntzak 2006an sortu eban saria, Euskal Herritik kanpo euskerearen alde lan egiten daben alkarteak aintzat hartzeko helburuagaz.
New Yorken egonaldia egiteko beka deialdia zabaldu dau Bilboko Guggenheimek ikasleentzat
2015-11-03 09:36 KultureaDeialdia zabalik dago dagoeneko eta zemendiaren 30era arte emon leiteke izena, Guggenheim Bilbao museoak jakitera emon dauenez. Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikaslek eukiko dabe Amerikako Estadu Batuetara joateko aukerea, 2016an, hiru hilerako. Aurreko deialdiko aukeratuak, hain zuzen be, orain dagoz New Yorken. Bertako Guggenheim museoko hainbat arlotan praktikak egiteko aukerea eskaintzen dau bekeak.
John Verdon AEBetako idazlea Bilbon izango da asteon
2015-11-02 16:39 KultureaJohn Verdon eleberrigile estadubatuarra Bilbora itzuliko da datorren eguaztenean, zemendiaren 4an, gaztelaniaz argitaratu barri dan Controlaré tus sueños liburua irakurle bilbotarrakaz konpartiduteko, Azkuna zentroak antolatutako Aurrez aurre topaketen barruan.
Etorkizun handiko jantzari bizkaitarrak, 'Izena duenak izana du' galan izango dira abenduan
2015-11-02 16:26 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren bekadun diran jantzari gazteak izango dira gala horretako protagonistak. Bilboko Euskalduna jauregian aurkeztuko dabe Izena duenak izana du balet ikuskizuna, abenduaren 22an. Toti Martinez de Lezea idazleak egin dau galearen gidoia eta Jon Ugarriza izango da zuzendari artistikoa. Jantzari gazteei laguntzen, Lucia Lacarra gipuzkoarra eta Marlon Dino albaniarra egongo dira oholtzan.
Zemendiaren 6tik 7ra, 24 Ordu Digitalean Elorrion
2015-11-02 14:26 BarriakZemendiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proponiduko dabe Arriola Antzokian, eta 24 ordu pasau ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Izenak berak dakarrenez, Arriolako X. Film Laburren Lehiaketan lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek.
Aurrekoak baino disko neurtuagoa dakar Izaki Gardenak-ek, 'Aurri gara'
2015-11-02 14:17 MusikeaIzaki Gardenak taldearen bigarren disko luzea da Aurri gara (Elkar). Taldearen betiko nortasunari eutsita, kantu eder eta malenkoniatsuak topauko doguz bertan. Koherentziaren bila, taldea, eta bereziki Jon Basaguren abeslaria, neurtuago agiri dira oraingo honetan eta musika-estiloak ez ditue muturrera eroan nahi izan. Gure soinua, 'Izaki soinua', lortu dogulakoan nago, adierazo dau Basagurenek Bilbon egindako aurkezpenean.
Pop-rock melodikora jo dau Enkorek hirugarren diskoan, baina arimea manteniduta
2015-11-02 13:45 MusikeaHamar abestiko bildumea da Enkore talde bilbotarraren hirugarren diskoa, E izenekoa (Baga-Biga). Aurreko lanetako doinuak aldatu ditue eta, oraingoan, pop-rock melodikora gehiago hurreratzen dan soinua dakarre, baina kanta jantzagarriak erabat ahaztu barik. Letretan aurrerapausua egin dau Enkorek, barru-barrutik idatzitakoak dira eta. Edozelan be, E-n Enkoreren betiko arimea gorde dabela ziurtau dabe taldekideek.
57. PreZinebi zemendiaren 6tik 13ra
2015-11-02 11:38 BarriakPreZinebik aurten zinema eskolek egiten daben lanaren erakusketea, ZinebiExpress lehiaketea, edo Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga lako profesionalakaz, Ingelesa ez dan beste Hizkuntza Batean egindako lan onenaren Oscar saria jasoteko Espainiako Zinema Akademiak proponidu dauen euskeraz egindako Loreak (2014) lehen filmaren, zuzendariakaz, izango dan topaketea jasoko ditu.
Afrodita argazki sariketea martxan ipini dau Hegoak alkarteak
2015-11-02 10:28Nortasun eta aniztasun afektiboagaz lotutako alderdiren bat erakusten daben argazkiek parte hartu ahal izango dabe Afrodita Sarietan. Irudiak bialtzeko epea zabaldu dabe dagoeneko, abenduaren 1era arte. Bakotxak hiru argazki bialdu leikez gehienez. Hegoak alkarteak azaldu dauenez, lan onenakaz erausketea egiteko asmoa daukie.
Gorka Urbizu: 'Gauzak mimo handiz egin eta sen musikalari jarraitzen saiatzen gara'
2015-11-02 09:53 BarriketanBerri Txarrak eta Peiremans + taldeetako kidea
Nahikari Gabilondo eta Ander Lizarralde nagusitu dira astegoieneko final laurenetan
2015-11-02 09:26 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final zortzirenak jokatu dira astegoienean Zestoan eta Ormaiztegin. Nahikari Gabilondo Zestoan eta Ander Lizarralde Ormaiztegin nagusitu dira.
Eskena alkarteak 20. urteurrena ospatuko dau hileon, topaketa, dokumental eta abarregaz
2015-11-02 09:19 KultureaEuskadiko Antzerki Ekoizle Profesionalen Alkarteak, Eskenak, hamarkada bi bete ditu eta jarduera nagusi bigaz ospatuko dau urteurrena hileon: Batetik, Ramon Bareak zuzendutako dokumentala aurkeztuko dabe eta, bestetik, topaketea egingo dabe politikariakaz, sektorearen bideragarritasunaz jarduteko. Bide batez, alkartearen webgunea barritu dabe.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...