Musikea entzun eta ikusi leiteke 'Korrontzi Dantzan' diskoan

Bizkaie! 2015-11-18 13:01   Musikea

Korrontzi musika taldearen doinuei koreografiak gehitu deutsiez eta emoitzea, Korrontzi Dantzan izeneko diskoa da (Baga Biga), CDa, DVDa eta liburutxua dakarzan lan zabala. Doinuak entzun ez eze, jantzak ikusi leitekez eta koreografiak ikasteko gidea be sartu dabe. Korrontzi Dantzan bireak, ganera, herririk herri eroango dau taldea, Euskal Herriko eta kanpoko jantza taldeakaz hasi dauen alkarlanaren bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fanatismoaren eta giza eskubideen kontrako zentzunik bako jarreren aurrean zer egin, that's the question...

Markues 2015-11-18 11:24   Begi betegarri

Euskal Autonomia Erkidegoan, enpresen webguneen erdiak euskerazkoak dira

Bizkaie! 2015-11-18 09:29   Euskerea berbagai

Eustat estatistikarako erakundeak emondako datuaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, webgunea daukien enpresen erdiek euskerazko bersinoa daukie. Zehatz esanda, %48k. Ganerakoek erdera hutsezko webgunea daukie. Herrialdeka, Gipuzkoa da euskerazko webguneen portzentaje handiena daukana eta, eskualdeka, Debagoiena.

Euskal filmak, LGTB gaietako hiru zinemalditan irabazle

Bizkaie! 2015-11-17 16:34   Barriak

Asteburu oparoa euki dau euskal zinemagintzeak, izan be, LGTB gaien ganeko hiru zinemalditan euskal filmak saritu ditue. Kepa Errastiren Aitona mantangorria Madrilgo Lesgaicinemad jaialdiko film laburrik onena izentau dabe. Roberto Castonen Los tontos y los estupidosek publikoaren saria irabazi dau Barin. Eta Mikel Ruedaren A escondidas film luzeak epaimahaiaren aitamena jaso dau Marseillan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Santa Zezilia, musikarien zaindaria, kontzertu ugarigaz omenduko dabe egunotan

Bizkaie! 2015-11-17 14:15   Musikea

Zemendiaren 22an ospatzen da Santa Zezilia eguna eta, data horretan zein ingurukoetan, kontzertu eta musika-emonaldi ugari izaten dira. Esate baterako, Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleek kontzertu berezia emongo dabe eguaztenean, hilak 18. Garaizarko Matsorriak abesbatzeak, ostera, zapatuan, hilak 21, egingo dau Santa Zeziliako kantaldia. Gernika-Lumon, Segundo Olaetako ikasleak arduratuko dira santua omentzeaz, hilaren 19an. 

Literatura frantsesaren ganeko topaketea Bilbon

Bizkaie! 2015-11-17 13:50   Kulturea

Valérie Mréjen idazlearen lanean agertzen dan niaren eraikuntzan oinarritutako literatura frantsesaren ganeko topaketea izango da eguaztenean, zemendiaren 18an, 19:30etik aurrera, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean.

80ko hamarkadako ‘Justin Hiriart’ komiki albuma berrargitaratu dau Erein argitaletxeak, euskeraz

Bizkaie! 2015-11-17 13:20   Kulturea

1982 eta 1988 urteen artean egin zan Justin Hiriart, eta bost alek osotu eben, nahiz eta hareetatik hiru besterik ez ziran argitaratu album-formatuan. Orain, barriz, 30 urte baino gehiago pasau ostean, eta edizino zaindu batean, Erein argitaletxeak euskeraz eta gidoilariak sortutako Harriet Edicionesek gazteleraz edizino bakarrean argitaratu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxea eta etxekoak berbagai, Daniel Landarten liburu barrian

Bizkaie! 2015-11-17 11:53   Kulturea

Lehengo eta oraingo euskal idazleen testu bildumea da Etxea eta etxekoak euskal literaturan liburua. Euskaltzaleen Biltzarraren babesagaz argitaratu dau Daniel Landartek. Batez be, Ipar Euskal Herriko testuak sartu ditu, baina Hegoaldeko autoreenak be badagoz. Etxeak sortzen dituan gogoetak, positiboak zein negatiboak, dira liburuaren haria. Lana eskolarik eskola aurkezteko asmoa dauka Landartek.

'Awkan', Reincidentes taldearen lan barria online eskuragarri

Bizkaie! 2015-11-17 10:50   Musikea

Abenduaren 3a baino lehen, Reincidentes taldearen lan barria Baga Bigaren on-line dendan erosi ezkero, abenduaren 3an Reincidentes taldeak Bilbon emongo dauen kontzertu akustiko pribatu eta berezian egoteko aukerea izateaz gan, bertan zure diskoa jasoko dozu eta gainera taldeak sinatuko deutsu.

Goseren azken lanak Kaliforniako Akademiaren zemendiko disko onenaren saria jaso dau

Bizkaie! 2015-11-17 09:40   Musikea

Gose taldearen Gose IIIII (Jangura produkzinoak) diskoak Kaliforniako Akademia Musika Sarietan, Dance / Elektronika mailan zemendiko disko onenaren saria irabazi dau, taldeak berak baieztatu dauenez. Ezohiko konposaketa eta gaitasun bat erakutsiz, Gosek lan ikusgarria osotu dau, Dance Elektronika originala sortuz, adierazo dau Akademiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zirkozaurre guneak lau urte bete dituala ospatuko dabe hilaren 24an

Bizkaie! 2015-11-17 09:28   kulturbiz

Zirkuko arteen munduan dabilzanen topalekua da Zirkozaurre eta dagoeneko lau urte bete ditu proiektuak. Hori ospatzeko, jaialditxua egingo dabe zemendiaren 24an, martitzena. Bide batez, egoitza barria inaugurauko dabe, Deustuko Erriberan. Akrobaziak eta umorea ez dira faltako ekitaldi berezi horretan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Abian da Bertsotruk, bertso eskolen arteko desafioak antolatzeko egitasmoa

Bizkaie! 2015-11-16 16:29   Bertsolaritzea

Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, bertso eskolen artean sortzen diran desafioak batzeko eta antolatzeko sortu dabe Bertsotruk egitasmoa. Hileon hasi eta maiatzera bitartean, 26 bertso eskolatako kideek parte hartuko dabe bertan. Moltsoka banatuta, alkarren kontrako saioak eratuko ditue.

Zinebi 57K, uria filmaketarako sustatu nahi dauen 'Bilbao Bizkaia Exterior Dia' talde filma estreinauko dau gaur

Bizkaie! 2015-11-16 14:42   Zinemea

Film kolektiboa osotzen daben film laburrak Pedro Olearen Zonbi Eguna; Javier Rebolloren El amigo imaginario; Enrique Urbizuren Misterio en el parque de Doña Casilda; Mikel Ruedaren Caminan; Luis Maríasen Amatxu Maitea; Imanol Uriberen Parpadeos; eta Sra. Polaroiskaren Los ocho pecados capitales dira. 

Gasteizko 'VI. Literatura, Zinema eta Mendi jardunaldiak' Bilbao Mendi Film Festival-en eskutik

Bizkaie! 2015-11-16 13:29   Zinemea

Mendi Film Festivalen eskutik, Literaturearen, Zinemearen eta Mendiaren ganeko VI. Jardunaldiak: Mendikultur Symposium. Mendiak aurkitzen izena izango dau aurten eta zemendiaren 16tik 18ra egingo da Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeko Gradu Aretoan.

Euskaldun barriei errekonozimendua, Poziktibity kanpainearen bideo barrian

Dabi Piedra 2015-11-16 12:52   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Eguna hur dagoala eta, Poziktibityk bideo barria plazaratu dau, aurtengo laugarrena. Oraingo honetan, euskerea ikastea aukeratu dabenei, euskaldun barriei, omenaldia egin nahi jake, euskereari ezinbesteko aportazinoa egiten deutsielako. Ana Urrutia telebistako aurkezleak parte hartu dau bideoa aurkezteko Bilbon egindako ekitaldian, bera be euskaldun barria dalako.

Clara Usón idazle bartzelonarrak 'Valor' eleberria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-11-16 12:03   kulturbiz

Clara Usón idazle katalanaren Valor izeneko nobela barriaren aurkezpen ekitaldia egingo dabe gaur, hilak 16, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean. Aurkezle lanak Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak egingo ditu, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Malachi Estereo, The Flying Scarecrow eta Opatov dira 27. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2015-11-16 11:03   Musikea

Sariei jagokenez, Malachi Estereo talde katalanak 2.200 euroko saria jaso dau; Metal modalidadean, barriz, The Flying Scarecrow bizkaitarrak nagusitu dira (5.500 euro eta Azkena jaialdian joteko aukerea irabazi ditue); eta Pop eta rock kategoriako finala, zapatuan izan zan eta sari nagusia Bartzelonako Opatov taldeak eroan eban (5.500 euro).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sormen industriei bultzadea emoteko, DWeek 2015 egingo dabe Bilbon

Bizkaie! 2015-11-16 10:07   Kulturea

Gaur hasi eta abenduaren 1era bitartean egingo dabe DWeek 2015, diseinuari eta Bizkaiko sormen industriei eskainitako ekimena. Erakunde publikoen eta pribaduen arteko lankidetzeari esker antolatu dabe egitaraua, 45 jarduera baino gehiagogaz. 24 agertokitan egingo ditue jarduerok.

'Hearthstone' bideojokoko munduko jokalari onenak Bilboko Gamegune 2015ean batuko dira

Bizkaie! 2015-11-16 09:37

Hamabosgarren urtez egingo dan Gameguneko protagonista izango da Blizzard Entertainment konpainiak garatutako Hearthstone: Heroes of Warcraft jokoa. Mundu osoko 30 miloe jokalari baino gehiagok parte hartzen dabe karta-joko birtualean, estrategia eta subertea bateratuz. Interneten ikusle gehien dituan estrategia-jokoa da, izan be, munduko bideojoko-ikusleen % 11 erakarten dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Patxi Saez: 'Liderrak eta estrategiak behar ditu euskereak orain'

Dabi Piedra 2015-11-16 09:18   Barriketan

Soziolinguistea eta Azpeitiko Euskararen Patronatuko zuzendaria