Ma ma
2015-09-15 11:46 Zinema kritikakZuzendari donostiarraren poesia eta atmosfera bereziak sortzeko gaitasuna ukatu barik, Ma Ma honetan infantilismoaren eta pinpirinkeriaren zertzelada batzuk topauko doguz. Magia bilatzeko arriskuak dakarrena.
Poesia jardunaldiak hartuko ditu Bilboko BBK Salak irailaren 21etik 25era
2015-09-15 11:05 jardunaldiakDagoeneko zazpigarren ekitaldia beteko dabe BBKren Poesia Jardunaldiek. Poesiaren uztarik onena batzeko ahalegina egin dabela adierazo dabe antolatzaileek. Aurten, Bernardo Atxagak, Mikel Inuntziagak, Galatea taldeak eta beste askok parte hartuko dabe. Saioak dobakoak izango dira baina gonbidapena behar da eta aretoa bete arte onartuko ditue entzuleak.
Karmele Mitxelena oiartzuarrak irabazi dau XXIV. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketea
2015-09-15 10:37 BertsolaritzeaKarmele Mitxelena oiartzuarrak irabazi dau Argi Berri alkarteak Ordizian antolatzen dauen Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketearen XXIV. edizinoko sari nagusia. Itsasoko bakardade lanari esker izan da saritua Mitxelena, eta 500 euro eroan ditu saritzat. Bigarrena, eta haren 400 euroak, Amasa-Villabonako Amaia Agirrek eskuratu dau EMEndakinak lanagaitik; eta hirugarrena (300 euro) Aitor Albistur errenteriarrarentzat izan da % 3 lanari esker.
Bilboko Azkuna Zentroko erakusketetara 15.000 bisitari hurreratu dira udan
2015-09-15 10:27 KultureaUdako hileetan erakusketa bi egon dira Azkuna Zentroan ikusgai. Batetik, Maria Luisa Fernandezen Je, je luna erakusketa artistikoa egon da eta, bestetik, Bigarren Mundu Gerrako sasoiko Comete sareari buruzko bat. Bien artean, 15.000 bisitari erakarri ditue alondiga zaharrera. Martitzenean, irailak 16, dokumental bat proiektauko dabe, Comete sareagaz lotutakoa.
BLV-Artek zabalik dauka Bilbo Zaharreko sorkuntza espazioetara bisita gidatuak egiteko izen-emote epea
2015-09-14 17:53 kulturbizBilboko Udaleko Kultura Sailaren BLV-Art programeak Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diran bisita gidatuetan izena emoteko epea edegi dau astelehen honetan, irailaren 14an. Zehatz esateko, BLV'arty Walks - BZ'arte Zirkuituak izeneko bisitak irailaren 25ean eta 26an eta urriaren 2an egingo dira.
Jon Alonsok liburu barria aurkeztu dau, 'Hiri hondakin solidoak'
2015-09-14 15:07 KultureaNobela baltza da 'Hiri hondakin solidoak' (Txalaparta). Enekoitz Ramirez, Lanbas, zintzoen saldoko kidea da Jon Alonsoren nobela barriko protagonistea. ETAkide ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia da Lanbas. Oraingo honetan, Euskaltzaindian jasotako mehatxuak ikertzen eta Bartzelonan hilda agertutako euskaltzain baten kasua argitzen ibiliko da. Horretarako, era askotako personakaz hartuemona egin beharko dau.
Katixa Agirre eta Eider Rodriguez protagonista Bilboko 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2015-09-14 14:18 KultureaSaioan, Irakurle eta idazle gazteak euskerazko literaturan gai orokorraren harian, euskeraz idatzitako literatur irakurleen eta egileen egungo profilari buruz egingo dabe berba. Irailaren 15ean, martitzenean, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da hitzordua, 19:30ean hasita. Sarrerea librea izango da eta Ramon Bustamantek moderauko dau.
Paprika Steen aktorea izango da aurtengo Donostiako Zinemaldiko epaimahaiko presidentea
2015-09-14 13:58 BarriakZinemaldiko epaimahai ofiziala zazpi kidek osotuko dabe aurten. Eurak arduratuko dira sail ofizialeko filmak aztertu eta saridunak erabagiteaz. Zinemagintzearen alorrean ibilbide oparoa daukie zazpi epaileek. Hain zuzen be, igaz Donostian bertan Zidarrezko Maskorra irabazitako Paprika Steen aktorea izango da epaimahaiburua. Beragaz batera, Nandita Das, Daniel Monzon, Hernan Musaluppi, Julie Salvador, Uberto Pasolini eta Luciano Tovolo egongo dira epaimahaian.
PuntuEUS Fundazinoak .eus domeinua zabaltzeko kanpaineari ekingo deutso
2015-09-14 12:02PuntuEUS Fundazinoak euskal komunidade linguistikoa interneten ordezkatzen dauen .eus domeinua zabaltzeko kanpainea jarriko dau martxan datorren martitzenean, irailaren 15ean, #markatupuntueus goiburupean. Helburua da domeinua gizartean errotzea sarean geroz eta gehiago ikusi daiten.
Santurtziko beirateak ezagutzeko bisitaldia egingo dabe urriaren 3an
2015-09-14 12:02 kulturbizHerriko beiraterik esanguratsuenak eta sinbolikoenak erakutsi eta hareen historiaren barri emoteko antolatu dabe bisitaldi gidatua, Santurtziko Udalak azaldu dauenez. San Jorge eleizako, udaletxeko eta San Juan de Dios ospitaleko eraikinetatik egingo dabe osterea. Santurtziko kulturea eta tradizinoak zabaltzeko egiten diran jardueren egitarauan sartu dabe ekimena.
Guillermo Ruiz de Erentxun: 'Lekeitio herriaren ikur eta erakusgarri bihurtu da Garraitz'
2015-09-14 11:15 BarriketanAtabaka kultur alkarteko kidea
Nanoipuinen lehiaketea martxan ipini dabe Ondarroan
2015-09-14 11:10 KultureaOndarroako Udaleko Euskera Sailak nanoipuinen lehiaketearen laugarren edizinoa ipini dau abian. Gehienez be, 140 karaktere daukiezan istorioak dira nanoipuinak. Urriaren 16ra arte entregau leitekez lanak eta hiru sari emongo ditue. Ezizenagaz aurkeztu behar dira ipuinak. Parte-hartzaile bakotxak gehienez ipuin bi aurkeztu leikez.
Ijito herria eta errefuxiatuak gogoan, irailaren 19an, egingo da Iruñean Aniztasun Eguna 11 Kolore Fest
2015-09-14 10:43Herritar guztien eskubide, aukera eta betebehar berak aldarrikatu nahi ditu jai honek, edozein izanik gure jatorria. Gure urian dagozan kultura eta jatorri anitzen jaia izan nahi dau, Iruñeak dauen aberastasun kulturala indartuz eta desbardinen arteko alkarrezagutzea bultzatu, alkarren arteko errespetua indartu eta bizikidetzea aniztasunean eregiteko.
Irailaren 20an hasiko da Gipuzkoako bertsolari txapelketea, 43 parte-hartzailegaz
2015-09-14 09:59 BertsolaritzeaBeasainen jokatuko dan saioagaz ekingo deutsie lehiaketeari, final zortzirenetako fasean. Final laurenak eta finalaurrekoak jokatu eta gero, abenduaren 20ko finalean erabagiko da aurtengo Gipuzkoako txapelduna. Aitor Sarriegi aurreko edizinoko irabazleak ez dau parte hartuko eta, beraz, 43 parte-hartzaileetako bat be ez da finalera zuzenean helduko.
50. Durangoko Azokan parte hartzeko epea irailaren 30era arte zabalik
2015-09-11 13:40 KultureaAbenduaren 4tik 8ra antolatuko dan 50. Durangoko Azokan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produktora, alkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-produktoreek irailaren 30era arteko epea izango dabe izena emoteko.
Naukas 2015 Bilbon, zientzia eta umorea dosi txikietan
2015-09-11 11:52 KultureaGaur eta bihar, irailaren 11n eta 12an, zientzia modu errazean gizarteratzea helburu dauen Naukas 2015 ekitaldia izango da Bilbon. Aurten, naukas.com plataformearen eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrearen eskutik jatorkun ekitaldiaren 5. edizinoa da eta EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan izango dira ekitaldiak.
Kattalin Minerrek irabazi dau XVIII. Igartza Saria
2015-09-11 11:27 KultureaAurkeztu diran hamabost proiektuen artean Minerren Kafe beteak nobela proiektua aukeratu dau Ana Jaka, Igor Estankona eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak. Sariak 6.000 euroko diru-laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz. Urtebeteko epea izango dau hernaniarrak lana ontzeko.
Alberto Schommer, erretratuaren maisua hil da
2015-09-11 10:18 kulturbiz1928an Gasteizen jaiotako Alberto Schommer argazkilaria Donostian hil zan bart, 87 urte zituala, minbiziak jota. Schommer datorren zapatuan erraustuko dabe, Donostiako Recalde tanatorioan. Donostiako Vascongada hileta-zerbitzuetako etxeak zehaztu dauenez, familiak ez dau hiletarik edo ekitaldi zibilik antolatuko, eta, era berean, hil-kaperarik ez jartea erabagi dabe. Beilatokia Shommerrek Donostian dauen etxean dago.
'Zer o no ser?' goiburupean, aisialdi eta kirol monitoreek be euskerea ikasteko laguntzinoa jasoko dabe Bilbon
2015-09-10 18:11 Euskerea berbagaiUdalak indartu egin nahi izan ditu hizkuntzearen normalizazinoan ondorio biderkatzaileak dituen kolektiboak. Esangura horretan, aisialdi eta kirol jardueretan dabilzan monitoreei zabalduko jake laguntzinoa jasoteko aukerea, egunero egiten daben lanak upealako garrantzia dauelako ume-gaztetxuen hizkuntza jokabidean.
Ruper Ordorika oñatiarrak ekingo deutso VI. Izar & Star zikloari
2015-09-10 14:03 MusikeaRuper Ordorikak Izar & Star emonaldien seigarren edizinoari ekingo deutso datorren irailaren 25ean. Bilboko Campos Eliseos antzokiaren areto nagusian emongo dau kontzertua oñatiarrak eta Lou Reed, Bod Dylan eta Georges Brassensen abestiak kantauko ditu.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...