Zabalik dago Bilboko ONCEren 2026ko Urrezko Kaskabiloa aukeratzeko epea

Bizkaie! 2026-10-06 12:10   Pil-pilean

Botoak emoteko epea urriaren 19an, astelehenean, 12:00etan amaituko da.

Bilboko XXI. Kaskabilo Lasterketea hartuko dau urriaren 24an, eguerdiko 12:00etan eta amaieran, ONCEk Urrezko Kaskabiloa emongo deutso online boto gehien batu dituan erakundeari.

Lasterketa herrikoiaren helburua da herritarrak gizarte inklusiboa lortzeko oraindino egin beharreko bideaz ohartarazotea da. Horregaitik, herritarrei persona itsuen edo gor-itsuen jarteko jarteko animetan ditue, aurreko edizinoetan bezela Kale Nagusian, Moyua plazearen eta Mazarredo kaleen arteko bidegurutzearen arteko uri-ibilbidean parte hartuz, begi-estalkia jantzita eta beste persona batek gidatuta.

Ondokoak dira Bilboko 2026ko Urrezko Kaskabilorako hautagai diran erakundeak: Norai. Topaketa, alkarrizketa eta hazkunde personal eta komunitarioko guneak sustatzen dituan alkarte sozial, hezitzaile eta ekintzailea, Etorkizuna Musikatan proiektua; Aunar Alkartea, pobreziaren eta gizarte-bazterketearen kontra dabilen eta persona eta kolektibo kalteberei laguntzen deutsen irabazi-asmorik bako alkartea, Taper Solidarioa proiektua; Alind Ubie, Bizkaiko ume guztien integrazinoaren alde burrukan dabilen irabazi-asmorik bako alkartea;

Begi-estalkia jantzi eta persona itsuen eta gor-itsuen errealidadea bizi nahi daben persona guztientzat aukeran egongo dan Bilboko Kaskabilo Lasterketea ekimena, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen, Eroski Fundazinoaren, BBK Fundazinoaren eta Coca Colaren babesari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu