Hizkuntza ohiturak berbagai maiatzaren 11 eta 12ko Udaltop topaketetan

Bizkaie! 2017-05-11 09:15   Euskerea berbagai

Aurtengo izenburua: Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzearen armairutik? Zelan buztartu gizartearen aktibazinoa eta hizkuntza ohituren aldaketea.

Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Bardintasunerako Zuzendari Nagusia, Jesus Zaballos eta Jon Antxordoki. Aurkezlea: Reyes Prados | Ikusi handiago | Argazki originala

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxea izango da barriro be Udaltop jardunaldien topagunea. Eusko Jaurlaritzeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen ditue hizkuntza politikearen inguruko topaketa honeek, Lasarte-Oriako Udalagaz lankidetzan. Euskadi osoko udaletako euskera zerbitzuen arteko alkarlana sustatzeko bideak edegitea dabe helburu, eta maiatzaren 11n eta 12an antolatuko dira. Aurtengo gaia hizkuntza ohiturak eta euskerearen erabilerea izango da; izenburua ondokoa dalarik: Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzearen armairutik? Zelan buztartu gizartearen aktibazinoa eta hizkuntza ohituren aldaketea.

Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Normalizetako zuzendari Mikel Irizar eta Lasarte-Oriako Euskera Batzordeko buru Jon Antxordoki izan dira Donostian, Udaltop udaletako euskera zerbitzuen topaketak ekimenaren aurkezpenean. Bederatzigarren edizinoa izango da aurtengoa eta, urtero lez, 150 aditu baino gehiago Lasarte-Oriara erakartea espero dabe antolatzaileek. Estibaliz Alkortak azaldu dauenez, arrazoi nagusi bi izan dira hizkuntza ohituren gaia aukeratzeko orduan; alde batetik, analisi guztien arabera lotura zuzen-zuzena dago euskerearen erabilerea eta hizkuntza ohituren artean. Bestetik, hainbat lekutan era desbardinetako jarduerak sustatu dira gai honen inguruan, eta topaketa honeek esperientziak alkartrukatzeko aukera interesgarria izan daitekez.

Udaltopen bederatzigarren edizino honetan izena emoteko epea apirilaren 3tik 28ra egon da zabalik. Jardunaldion barruan, hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientzien barri eta ikerketen barri emongo dabe berbaldietan. Horrezaz gan, aurreko edizinoan hartutako bideari jarraituz, mahai-inguruak be egingo dira. Azkenik, proposamen zehatz bati erantzuteko, talde-lana sustatuko da eta ondorio batzuetara heltzeko ahalegina egingo da. Hizkuntza ohiturak aldatzeko aukerak aztertzeko, zenbait udalen esperientzia aztertuko da. Euskaldunen jokabidea indartzea izan dabe helburu leku honetan, eta udal horreetako batzuek euren esperientzia kontauko dabe. Beraz, protagonisten ahotik aztertuko dira esperientziak, eta etorkizunean eraginkorrak izan daitekezan bideak aintzat hartuko dira. Igazko edizinoan estreinautako formatuagaz jarraituz, Udaltopek gidari nagusi bat izango dau: Reyes Prados Sevillako euskalduna, hain zuzen. Oso denpora tarte laburrean lortu eban euskerea ikastea, jarraipena eta ilusinoa ardatz zitualarik bere ikasketa prozesuan. Kontuan izanik aurtengo Udaltopen gaia hizkuntza ohiturak dirala, oso baliogarria izan daiteke bere esperientzia.

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak inaugurau ditu Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, barriz, 13:30etik aurrera izango da topaketetan.

Hiru erakunde antolatzaileez gan, Bizkaiko Foru Aldundia, Nafarroako Euskarabidea, EUDEL eta UEMA erakunde-laguntzaileak izan dira Udaltop 2017 antolatzeko prozesuan.

 

Egitaraua

Maiatzak 11

09:00: Dokumentazinoa jaso.
09:15: Hasiera ekitaldia .
09:30-10:30: Canviant els hàbits lingüístics: realitats i mites. Miquel Strubell i Trueta soziolinguistaren eskutik
10:30-11:00: Agurainen, egunerokoan, 75 ordu euskeraz: hizkuntza portaeretan eragitea helburu. Asier Lafuente 75 ordu euskeraz ekimeneko antolatzailearen eskutik.
11:00-11:30: Atsedenaldia.
11:30-12:30 Baietz 40 egun euskeraz! ikerketa-ekintza. Emoitzak. Pello Jauregi EHUko irakaslearen eskutik.
12:30-13:00: Ulermenaren mapea. Zelan aldatu diran gauzak, kamarada!. Xabier Aierdi, EHUko irakaslearen eskutik.
13:30-15:00: Bazkaria.
15:00-16:30: A Mahai-ingurua: Zelan emon jarraipena gure esperientziei? Moderatzailea: Onintza Irureta Argiako kazetaria.
15:00- 16:30: B Mahai-ingurua: Zein beste esparrutan aplikau daiteke? Moderatzailea: Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetaria.


Maiatzak 12

9:00-09:30: Zer eskatuko neuskio Herri Alkargoari euskaldunen aktibazinorako? Iparraldeko euskera teknikari baten eskutik.
09:30-10:30: Proposamen barri bat: hizkuntza-ohiturak eta gizarte aktibazinoa Euskal Herriko herri guztietan eta alkarregaz lantzeko proiektua. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetzeak eta Euskaltzaleen Topaguneak proposamena aurkeztuko dabe.
10:30-11:30: Ekarpen-lana: zertan hobetuko zeunke zuk proiektu hori? Tailerrak izango dira.
11:30-12:00: Atsedenaldia.
12:00-12:30: Ekarpen-lanaren ondorioak.
12:30-13:00: Hiztun barriak eta hizkuntza-ohiturak aldatzea. Estibaliz Amorrortu Deustuko unibersidadeko irakaslearen eskutik.
13:00-13:15: Amaiera ekitaldia: Xabier Lizaso eta Andoni Egañagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu