Elhuyar Zientzia komunikabide digitalak urtebete egin dau
2026-10-07 11:30 Pil-pilean500.000 erabiltzaile baino gehiago ditu.
Orain dala urtebete sortu zan Elhuyar Zientzia hedabide digitala, komunikabidee etenbako aldaketei eta eraldaketa digitalari egokitzeko beharraren aurrean. Zientziaren eta gizartearen arteko alkarrizketak mundua eraldatzeko gaitasuna dauela ikusita eta informazinoaren gizartean bizi garela kontuan izanda.
Ordutik, Elhuyar Zientzia hedabide digitala komunikazino zientifikoko proiektu sendoa da. Egun 534.000 erabiltzaile ditu, gazte zein heldu, eta emakumeak gizonak baino gehiago. Edukiei jagokenez, osasuna da gai nagusia, erabiltzaileek gehien konsultetan daben gaia; jarraian, giza zientziak, bardintasuna eta biologia. Atalka, barriz, albisteen atalak sortzen dau erabiltzaileen artean interes handiena, atzetik dituala bideoak, podcastak, elkarrizketak zein eretxiak. Eta erabiltzaile gehienak mahai-gaineko ordenagailua erabiten dabe hedabidea bisitetako: % 90.
Nabarmentzekoa da, erreferentziazko hainbat zientzialari eta teknologok hartu dabela parte eretxiaren atalean, artikulugile izan baitira, besteak beste: Mirene Begiristain Zubillaga, Ekonomian doktorea, EHUko irakaslea eta feminismo eta agroekologia-gaietan aditua; Arturo Elosegi Irurtia, Ekologian katedraduna, EHUko irakaslea eta ikertzailea; Itziar Laka Mugarza, Hizkuntzalaritzan katedraduna, EHUko irakaslea, Jakiundeko kidea; Itziar Alkorta Idiakez, Zuzenbidean doktorea eta EHUko irakaslea, Jakiundeko kidea, Udako Euskal Unibersidadearen zuzendari ohia eta Eusko Jaurlaritzako Unibersidade saileko sailburuordea izandakoa; Xabier Arregi Iparragirre, informatikaria eta EHUko irakaslea, Hitz zentroko zuzendaria gaur egun; Izortze Santin Gomez, Biologian doktorea, EHUko irakaslea eta ikertzailea. BRTA patzuergotik, barriz, Jon Kepa Gerrikagoitiak eta Garbiñe Manterolak parte hartu dute, eta BC3 alkarteko Unai Pascual Gonzalez de Azilu, Ana Terra Amorín eta Daniel Cortés. Guztiak begirada kritikoagaz eta auzi sozialak aintzat hartuta ibili dira lehen urte honetan.
Aurrerantzean Elhuyar Zientzia hedabide digitalak zientzia eta teknologiako gaiak eskaintzen jarraituko dau, formatu honeetan guztietan: albisteak, alkarrizketak, erreportajeak, bideoak, podcastak, inkestak, argazki-galeriak, eretxi-artikuluak, efemerideak, monografikoak eta dekalogoak. Eta edukiak lasai irakurteko aukerea be izango da, Elhuyar aldizkariaren bitartez. Hedabide digitalean argitaratuko diran gai mamitsuak, alkarrizketa sakonak eta zientzia eta teknologiaren aurrerapenak beste erritmo batean irakurteko modua izango da aldizkarian.
Elhuyar Zientzia hedabide digitala euskeraz sortzen da, bertako ahotsakaz eta begiradakaz eta mundu zabaleko edukiak ekarrita. Elhuyarren jorratutako teknologia aurreratuenak ditu: itzultzaile automatikoa sei hizkuntzatan (euskerea, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galegoa), testua entzuteko ahots automatikoak, eduki-proposamen automatikoak... Eta aurrerantzean barrikuntza teknologiko gehiago izango ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
