'Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Jaialdia' Getxon
2026-10-06 12:49 ZinemeaXVIII. Jaialdiko ikus-entzunezko lanen aukeraketea izango da datorren urriaren 16an.
Muxikebarrin datorren urriaren 16an, barikuan, izango da Getxoko Udalaren, Lankidetzearen Euskal Agentziaren eta hainbat erakunderen laguntzeari esker.
Gizartearen eraldaketarako kultura, hezkuntza eta komunikazinoaren bidez Kultur artekotasuneko eta Giza Garapen ekitatiboa eta iraunkorra sustatzeko, Jaialdiak urriaren 15etik 22ra herrialde askotatik etorritako 68 obra proiektauko ditu Euskadiko hainbat udalerritako egoitzatan, besteak beste, Getxon.
Lehiaketearen egoitza nagusia Azkuna Zentroa da, Bilbon. Gainera, hiru lurralde historikoetako DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartu dabe, horreen artean, Getxoko Aixerrota, Romo-Artaza eta Julio Caro Baroja institutuek.
Getxoko saioa 19:00retan hasiko da eta atal ofizialeko zinema proiekzinoak, gazteen ikus-entzunezkoen sorkuntzea, barriketaldia, Lonbardak koru feministearen ekitaldia eta publikoarentzako SolidaridadUp ekimenari atxikitutako komertzioen produktuen zozketea egongo dira. Sartzea doban izango da, jarlekuak bete arte.
Atal ofizialeko bost lan giza eskubideei, genero ekidadeari eta jasangarritasunari buruzkoak izango dira:
- Reconnect Austriatik dator, minutu bateko iraupenekoa da eta askatasunari eta pribilegioei buruzko hausnarketea proponiduten dau.
- Ya Hanounik, Palestina eta Frantziakoa, 3 minutukoa, ama baten eta aita baten arteko lehia erakusten dau, umeak bere lehenengo berbea esatea lortzeko.
- Kataluniako ¡Por las tetas de Lucia! obreak, 18 minutukoa, gorputzeko aldaketen prozesuari heltzen deutso, ebakuntza baten ondoren.
- Luzk, Kolonbia/Espainiakoak, 18 minutukoa, Wounaan komunidadeko lider baten istorioa kontetan dau.
- Beatriz abrió el camino izenekoa Salvadorrekoa da, 26 minutukoa, eta arrisku handiko haurdunaldi baten historia kontetan dau, herrialdean abortua zigortzen dagoan testuinguruan.
Gazteen Klaketan parte hartzen daben institutuetako ikasleei be errekonozimendu berezia egingo jake, euren inguruko kezkak eta problematikak lantzeko ikus-entzunezko hizkuntzea erabilten daben gazteek egindako film laburren lagin bat proiektauta.
Getxon egindako eta ikusi ahal izango diran piezak ondokoak izango dira:
- Estaldura, irudi intimoak erakusteari buruzkoa.
- Sare Antisozialak, eskuko telefonoaren erabilereari eta inguruan jazoten danaren deskonexinoari buruzkoa.
- Kopia Perfektua, adimen artifizialaren ondorioz pintetako pasinoa galtzea planteetan dauena.
- ¿Cómo el tiempo ha permitido esto?, hartu-emonetan jarteko moduen aldaketei buruzkoa.
- Berriz Bizitzen, elikadura-jokabidearen nahasmenduei buruzkoa.
- Lo que no se ve, ansiedadeari eta emozinoei lotuta.
Informazino gehiago: www.kcd-ongd.org
XVI. Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Jaialdia urriaren 10etik 17ra izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
