Gabi Martinezen eta Patxi Irurzunen barriketaldia bihar, Bilboko Bidebarrieta liburutegian

Bizkaie! 2017-05-15 11:07   Kulturea

Idazteko obsesinoari buruz egingo dabe berba jentearen aurrean, arrastiko 19:30ean.

Idazle biek Eztabaidak literatureagaz ekimenean parte hartuko dabe. Ekimenaren asmoa publikoaren aurreko saioaren bitartez, literaturearen munduko gonbidatuakana hurreratzea da.  

Martinezek Las defensas elebarria argitaratu barri dau. Bartzelonako idazlea gidoilaria be bada eta erreferentziazko egilea da erdal literaturan eta kazetaritza literario barrian. Bere narrazinoen artean, 2004an idatzitako Atico lana azpimarratu daiteke. Liburu honi esker, Palgrave/MacMillan argitaletxeak azken 20 urteetako estaduko bost egile abanguardista garrantzitsuenetakoa izentau eban.

Patxi Irurzun bere aldetik, idazlea, filologoa eta kazetaria da, Dios nunca reza egunkaria, Los dueños del viento elebarria eta Cuentos de color gris kontakizun liburua argitaratu ditu, besteak beste. Umeentzako biografiak be idatzi ditu Iruñekoak;  Beethoven, Franklin, Mozart… eta Erase una vez en Navarra ipuin bildumea, Diario de Navarra egunkarirako.

Orain dala hamar urte, Eztabaidak literatureagaz egitaraua martxan jarri zanetik, euskeraz zein gaztelaniaz idatzitako literatur esparru osoko 300 egile inguruk hartu dabe parte eta 10.000 persona baino gehiago joan dira. Egitarauaren asmoa literaturara hurreratzeko espazioa eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste diziplina batzuk lotuz: arkitekturea, musikea, bidaiak eta matematikak, besteak beste. Beste batzuetan, literaturearen barruko genero baten sakontzen da topaketetan, gonbidatuagaz egindako jente aurreko barriketaldiaren bitartez.

Biharko saioa 19:30ean izango da Bilboko liburutegian eta sartzea dobakoa izango da.

Saioa streaming-ez eskainiko da hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu