'Jasper Johns: Night Driver' ikusteko azken egunak

Bizkaie! 2026-10-06 10:41   Kulturea

Urriaren 12a, astelehena, azken eguna izango da.

 Jasper Johns: Night Driver, gure garaiko artista gailenetakoa dan Jasper Johnsi eskainitako atzerabegirako garrantzitsua. Erakusketeak BBVA Fundazinoa dau babesle, Guggenheim Bilbao Museoaren Babesle Estrategikoa 1997tik eta 635.000 bisitaritik gora jaso ditu maiatzen amaieran zabaldu zanetik. 

Egun honeetan Museora datozenek ondorengo erakusketak bisitetako aukerea be izango dabe: Film&Video aretoan zabaldu barri dan Pipilotti Rist: Ever is Over All instalazioa; in situ: Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa; eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (Babeslea: BBK Banku-Fundazinoa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu