Manuel Lekuona sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu dau Eusko Ikaskuntzak

Bizkaie! 2017-05-15 12:32   Kulturea

Balio unibersala, ibilbidea, euskal kultureari ekarpen adierazgarria eta obrearen dibulgazinoa aintzat hartuko ditu epaimahaiak.

Manuel Lekuona saria, Remigio Mendiburuk egina | Ikusi handiago | Argazki originala

Bagilaren 25era bitarteko epea egongo da Manuel Lekuona sariaren 2017ko edizinoko hautagaiak aurkezteko, Eusko Ikaskuntzak iragarri dauenez. Hiru bide dagoz horretarako: Eusko Ikaskuntzako lehendakariak berak aurkeztu leike hautagaia; Kontseilu Errektoreko hiru kidek edo gehiagok be egin leikie proposamena; eta, amaitzeko, Eusko Ikaskuntzako hamar bazkide arruntek be aukerea daukie.

Behin hautagaitzak jasota, bide bi erabilita erabagiko da saria nori emon. Alde batetik, Eusko Ikaskuntzak dei egingo deutsie Euskal Komunidade Globaleko kide guztiei, hau da, interneteko erabiltzaileei, gogoko daben hautagairen alde botoa emon daien. Bestetik, epaimahai instituzionala egongo da. Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta Euskal Herrian erreferente diran zazpi erakundetako ordezkariak egongo dira hor.

Epaimahai instituzionalaren eretxiak % 60ko pisua izango dau sariduna aukeratzeko orduan. Euskal gizarteari eta kultureari ekarpen azpimarragarria egin izana balorauko da. Horretarako, hautagaien ibilbidea, lanaren balioa eta obrearen dibulgazinoa kontuan hartuko dira. Saria emon barik geratu leiteke.

Era berean, Eusko Ikaskuntza ahaleginduko da saridunen zerrendan orekea nabarmentzen. Batetik, emakumeen eta gizonen artekoa. Beraz, emakumezko hautagaiak bultzatuko ditu erakundeak. Bestetik, Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak egon daitezala be jagongo dau.

Remigio Mendiburu artisteak egindako brontzezko eskulturea jasoko dau irabazleak. 2016ko saria Jean-Louis Davant idazle, euskaltzale eta kulturgileari emon eutsien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu