Irailean eta urrian Deustuko Unibersidadeko sifoia bisitau ahal izango da

Bizkaie! 2015-09-10 12:55

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta AZTI Teknologia zentroak alkarren artean antolatu daben Itsasadarraren magia – 35 urte bizia sortuz egitasmoak ekimen barria jarriko dau martxan irailean. Ekimen horren bitartez, herritarrek Unibersidadeko Sifoia izenez ezagutzen dana bisitau ahal izango dabe, Bizkaiko saneamendu sareko lur azpiko instalazino berezienetakoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Kapulana bat zintzilik', Mundukide, Lanku eta Miren Amurizaren eskutik

Bizkaie! 2015-09-10 11:50   Kulturea

Mundukiden 15 urte beteten doguz eta orain artean kooperatibaz kooperatiba gure lanaren argazki erakusketa ibiltari bat izan dogun lez, Euskal Herrian zehar herriz herri zabaltzea erabagi dogu. Erakusketa hori gainera, bertso eta ipuinakaz jantziko dau Miren Amuriza bertsolariak. Lehenengoz erakusketea urriaren 5etik 11ra bitartean Berrizen izango da eta lehen emonaldia, barriz, urriaren 8an bertako kultur etxean 20:00etan hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegiak irabazi dau Ordiziako XLII. Gaztai Txapelketea

Bizkaie! 2015-09-10 11:17   Jan edanak

Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegiak irabazi dau Ordiziako Gaztai Txapelketearen 42. edizinoa. Besteak beste, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Elena Arzak eta Hilario Arbelaitz sukaldariek eta Jon Plazaola aktoreak osotutako epaimahaiak Zeanuriko gaztaia aukeratu dau Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroatik heldutako 48 gaztaien artean.

Getxon egingo da irailaren 10etik 12ra I. Euskaltel Bowlzilla skate txapelketea

Bizkaie! 2015-09-10 10:30

I. Euskaltel Bowlzilla lehiaketeak berrogeita hamar skaterretik gora batuko ditu gaur, hilak 10, hasi eta zapatura arte Areetako eta Arrigunagako skate-parkeetan antolatuko diran hiru lehiaketetan. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Pat Ngoho rider kaliforniarra izango da, Master kategorian bowleko munduko txapelduna

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Inpernuko Poza Trikitixearen XIII. Jardunaldietan tonalidadeak aztertuko ditue

Bizkaie! 2015-09-09 17:46   Musikea

Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Inpernuko Poza Trikitixearen Jardunaldien 13. edizinoa antolatu dau, eta trikitixea joteko lehengo eta oraingo tonalidade desbardinak izango ditue aztergai. Jardunaldiotan berbaldi bat eta mahai-inguru bat izango dira, Donostian, eguenean eta barikuan, irailaren 10ean eta 11n.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko ekimenak aurkeztu ditue Bilbon

Bizkaie! 2015-09-09 15:28   Euskerea berbagai

Aurkeztutako ekimenen artean, besteak beste, Eusko Jaurlaritzeak dobako itzulpen zerbitzua eskainiko dau 123/2008 Dekretuak ukitzen dituan enpresa eta saltokientzako.

Arrigorriagan abiatuko da XVIII. Bosteko erakusketa ibiltaria

Bizkaie! 2015-09-09 15:02   Kulturea

Erakusketan hiru artista bizkaitar gazteren lana egongo da ikusgai, ibilbide profesional handikoak danak: pinturan ibiliak dira Ana Riaño eta Iker Serrano eta argazkigintzan, bestetik, Roberto Aguirrezabala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iker eta Eneko Pou anaiek 4 bide barri zabaldu ditue Siberian

Bizkaie! 2015-09-09 14:12

Errusiako Artikoan, Bilibino parajean joandako garagarrilean lau bide barri zabaldu ditue Pou arabarrek, euren ibilbide aberatseko lorpenik handiena: Aupa 6c/300 m, Mosquito Rock Tour 7a+/450 m, Into the Wild 7a/425 m eta The Two Parrots 7a/320 m; eta behe-behetik zabaldutako El General eta El Comandante, estilo librean, ekinaldi bakarrean, gehienez 11 orduko tartean.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Txina basatia eta ikusgarria

Zigor Aldama 2015-09-09 12:48   Bidaide

Lurreratu eta segundu batzuk nahikoa dira jaubetzeko lurraldean Txinako bost izar beilegi dituan bandera gorria ikusi arren, Xinjiang eskualdea beste gauza bat dala. Etnia nagusiaren begi zeihar eta arpegi biribilik ia ez dogu ikusiko eta turkiar jatorriko eta erlijino musulmaneko uigur etniaren arpegiera gogor eta mendebaldartutakoak nagusi dira.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bilboko Itsasadar Handia arrantza eskolea domekan itzuliko da Erripa kaira

Bizkaie! 2015-09-09 11:29

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Bizkaiko Arrantza Federazinoak Bilboko Itsasadar Handia arrantza eskolearen ikasturte barria jarriko dabe martxan datorren domekan, irailaren 13an, Bizkaiko uriburuko Erripa kaian, aurreko urteetan parte-hartzean izandako arrakastearen ondoren eta itsasadarreko biologiak eta landareek bizi daben susperraldiaz gozetan jarraitzeko.

Euskal jantzearen inguruko erakusketa bat edegiko dabe Miarritzen datorren barikuan

Bizkaie! 2015-09-08 18:32   Kulturea

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) produzidu dauen Soka, euskal dantzaren urratsetan izenburuko erakusketeak 150 metro koadroko tokia hartuko dau Miarritzeko Santa Eugenia eleizpean eta bertan euskal jantzearen gorabeherakaz gozauko dabe hurreratzen diranek. Sarrerea doban da eta urriaren 11 arte egongo da bertan ikusgai.

Bilbok 2015eko Ibiltaria aukeratuko dau

Bizkaie! 2015-09-08 17:22

Isidro Elexgarai, Laboral Kutxako komunikabideakazko harremanetarako zuzendaria, Gorabideren erabiltzaileak (adimen-urritasuna daben personakaz lan egiten dauen alkartea) eta Movistar taldeko Beñat Intxausti txirrindulari bizkaitarra, 2015eko Giroko etapa bat irabazi ebana dira sari honen hautagaiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' lanak Bolibiako Giza Eskubideen Nazinoarteko XI. Zinemearen Pukañawi saria jaso dau

Bizkaie! 2015-09-08 14:45   Barriak

2012an filmautako Jambo Amani?, dokumentalak ordu erdi batean Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean zelan sartzen diran erakusten dau. Unai Aranzadi kazetari getxotarra gaur egun Independent Docs Suediako Independent produkturako zuzendaria da.

'Loreak' euskerazko filma, Oscarra eskuratzeko hautagai

Bizkaie! 2015-09-08 13:41   Barriak

Espainiako Zinema Akademiak 88. Oscar sarietan, ingelesezkoa ez dan film onenaren kategorian, zein film aurkeztuko dauen aukeratzeko lehen hautaketea egin dau: Loreak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariena, euskerazko lana, Magical Girl Donostiako igazko Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea eta Felices 140 Gracia Querejetaren lana.

Hemen da XXII. Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketea

Bizkaie! 2015-09-08 12:42   Kulturea

Ermuko gazte eta helduen artean komunikazino idatzia euskeraz zuzen ez eze txukun eta egoki be egiteko gaitasuna bultzatzea da sari honen helburua.

Alex Txikon Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrian da

Bizkaie! 2015-09-08 10:35

Alex Txikon buru dauen taldea heldu da azkenean Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrira. Puntu horretara arte, 2004. urtean Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide beretik egin dabe gora.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Latin eta greziar persona-izen klasikoen araua osotu, eguneratu eta emendau dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-09-08 10:14   Euskerea berbagai

Arauaren lehen bersinoak 357 izen batu zituan. Orain, barriz, 209 izen gehiago erantsi dira. Greziar eta erromatar persona-izenez gan, beste zibilizazino eta inperio garaikide garrantzitsu batzuetako persona-izen batzuk be sartu dira, besteak beste, Kartago, Fenizia, Partia eta abarretakoak (Hanibal, Hasdrubal, Kosroes, Mitridates, Seleuko…) 

'Emakumeak eta literaturea: komikiak eta generoa', Josune Muñozen eskutik

Bizkaie! 2015-09-07 17:48   jardunaldiak

Bilboko Foru Liburutegian eskainiko da tailerra irailaren 15etik aurrera eta generoaren ikuspegitik aztertutako komikien ganeko tailer honek honako helburuak izango ditu: Komikien estilo eta azpigeneroak bereizten ikastea; Komikietako irakurketa kritiko eta hausnarkorra eragitea; eta komikien egungo joerak hurreratzea (baita bilakaera historikoa be). Tailerra dobakoa da.

Arabako XXXIII. Antxinako Musika Asteak lau kontzertu eskainiko ditu

Bizkaie! 2015-09-07 15:36   Musikea

Arabako XXXIII. Antxinako Musika Astea Gasteizko Santa Maria katedralean izango da martitzenetik barikura (8tik 11ra) bitartean eta lau kontzertu eskainiko ditu. Emonaldi bakotxerako 630 sarrera eskuragarri dagoz, doban, katedralean bertan, 17:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manuel Lekuona Sarian botoa emoteko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2015-09-07 13:42   Kulturea

Aurtengo saria eroateko lau hautagai dagoz: Rircardo Cierbide Martinena (Tafalla, 1936) hizkuntzalari eta historialaria, Ana Etxaide Itarte (Donostia, 1936) hizkuntzalari eta euskaltzalea, Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, 1942) soziologo, idazle eta euskaltzalea eta Sarturnino Ruiz De Loizaga (Tuesta, 1939) paleografo eta Erdi Aroan aditua.