Lau ikuskizun eta film laburrak Bilboko Errekaldeko Umorezko IV. Antzerki Erakustaldian
2016-04-04 15:20 KultureaBilboko Udaleko Kultura Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa inaugurauko dau datorren barikuan; erakustaldia apirileko lau barikuetan (8, 15, 22 eta 29an) egingo da Errekaldeko udaltegian.
Bilboko Udaleko Kultura Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa inaugurauko dau datorren barikuan; erakustaldia apirileko lau barikuetan (8, 15, 22 eta 29an) egingo da Errekaldeko udaltegian.
Erakustaldiak familia osoari eskainitako umorezko lau proposamen eszeniko jasoten ditu, arratsaldeko 19:30ean, sarrera libreagaz. Horrezaz gan, programeak ZinebiKlub saio bat be jasoko dau, Zinebiren, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren, azken edizinoan parte hartu eben umorezko film laburren aukeraketeagaz, apirilaren 19an.
Programazinoa apirilaren 8an zabalduko da, Lady Castroren eta Esther Gimenoren Chochos, el musical ikuskizunagaz. Umorez betetako proposamen horrek komedia eta operea nahasten ditu, eta baita kabareteko zatiak eta musikaleko abestiak be. Esther Gimeno antzezlea, komikoa eta testuaren egilea da, eta Lady Castro abeslari lirikoa eta piano jolea. Antzezlanak historiak emakumeak ahaztu dituala erakutsi nahi dau, baita erlijinoak eta aginteak emakumeakan izan daben kontrola be.
Apirilaren 15erako aurreikusita dagoan bigarren saioa, Hipo y Condrias euskal konpainiaren eskutik etorriko da: Macho – maris, gaztetatik ikasi zituen kode matxisten kontra altzetan eta emakumeen aurrean bardintasuna lortzen saiatzen diran gizonei zuzendutako ikuskizuna da.
Hurrengo hitzorduan, apirilaren 22an, Oh my Good! konpainia helduko da Errekaldeko eszenatokira, euskeraz egindako Zer duzu Amy? ikuskizunagaz. Antzezlanaren protagonista Dasy da, Amy Winehouseren ahotsa eta talentua izateagaitik edozer gauza egingo leuken neska xumea. Amy hil dala jakiten dauenean, maletea hartu eta Londonera joango da, Edgwareburyko hilerrira, hain ahots ederra izanik zergaitik ez zan zoriontsu izan galdetzeko abeslariari. Erantzunik jaso ez dauenez, bere maletatik esoterismo liburu bat, pikatxoia eta palea aterako ditu, abeslariaren ahots kordak berreskuratzeko.
Umorezko Antzerki Erakustaldia apirilaren 29an amaituko da Ignacio Andreuren Cuando perdí la cabeza lanagaz. Ikuskizun horregaz barre algarak ziurtatuta dagoz. Ikuskizunean, biziten gagozan garai gorabeheratsu honetan danok geure buruari planteau deutsaguzan galderak erantzuteko ahalegina planteauko deuskue. Egoera gogorra ikusita, kaltegarria bilakatu dan animo egoerea kanporatzea, oka egitea, aukeratuko dau artisteak. Erantzunik ez badago, hobe da norberaren burua galdutzat emotea. Jazoten dan gauza bakarra esanahirik bako egoera horretaz gozau eta barre egitea da.
Programazinoak ZinebiKlub saio bat be jasoko dau, Zinebiren, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren, azken edizinoan parte hartu eben umorezko film laburren aukeraketeagaz. Emonaldia Errekaldeko Udaltegian izango da, apirilaren 19an. Ondoko filmak ikusi ahal izango dira: Amor de mono, Paulo Mosca / Abel Sanchez, Espainia (05’00’’); Descarte’s world, Joseba Gardeazabal / Juan Viadas, Euskadi (07’00’’); Edmond, Nina Gantz, Gran Bretaña (09’00’’); Sous les soutanes, Michel Zarazir, Libano (20’00’’); Viaje a pies, Kris Cembe, Euskadi (14’00’’); eta Fiesta de pijamas, David Pantaleon, Espainia (07’00’’).
Informazino gehiago www.kulturabarrutik.eus webgunean
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!