Hilebete dago Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren Umeentzako II. Marrazki Lehiaketan lanak aurkezteko
2016-03-31 11:36 KultureaBilbao Bizkaia Ur Partzuergoak umeentzako marrazki lehiaketearen bigarren edizinoa abiarazo dau; 6 eta 14 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dabe eta helburua uraren garrantziaz sensibilizetea eta bizitzarako ezinbestekoa dan baliabide horregazko umeeek daben ikuspegia ezagutzea da.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak umeentzako marrazki lehiaketearen bigarren edizinoa abiarazo dau; 6 eta 14 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dabe eta helburua uraren garrantziaz sensibilizetea eta bizitzarako ezinbestekoa dan baliabide horregazko umeeek daben ikuspegia ezagutzea da.
Parte hartu nahi dabenek apirilaren 30a baino lehen bialdu beharko ditue jatorrizko lanak, honako goiburu honeetako bategaz batera: Nik ura bizi dut, Nik ura zaintzen dut, Nik ura errespetatzen dut. Parte-hartzaile bakotxak marrazki bakarra aurkeztuko dau, eta teknika librea erabilteko aukerea izango dau. A4 formatuan egin, eta formatu digitalean (pdf, tiff edo jpg) bialduko da, gitxieneko 300 ppp bereizmenagaz, honako helbide elektroniko honetara: dibujos@consorciodeaguas.com
Ura eta lana aurtengo gaiak Nazino Batuen Erakundeak 2016ko Uraren Munduko Egunagaz bat egiten dau, izan be, munduko langileen ia erdiak uragaz lotutako sektoreetan egiten dau lan, eta lanpostu gehienek uraren beharra dabe; beraz, oinarrizkoa da entrega segurua bermatzea. Dana dala, miloeka personak maiztasunez egiten dabe lan uragaz, eta, zoritxarrez, oinarrizko lan-eskubideek ez ditue ez autortzen ez babesten. Gaiaren helburua personen bizitzan urak dauen indar eraldatzaile positiboa erakustea da.
Aurkeztutako marrazki guztien artean, epaimahaiak kategoria bakotxeko (6 urtetik 8 urtera, 9 urtetik 11 urtera eta 12 urtetik 14 urtera) hiru finalista hautatuko ditu maiatzean, eta sariak bagilaren 5ean banatuko ditue, Beteluriko (Arrigorriaga) edateko uren tratamendutegian erakundeak urtero ospatzen dauen Uraren Jaian.
Sariei jagokenez, lehenengoari tablet-a emongo jako, eta bigarrenari eta hirugarrenari, barriz, joko digitalak, domina eta bestelako material didaktikoez gan. Ganera, lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak Ur Partzuergoaren webgunera igoko dira, umeek ezinbesteko baliabide horregazko daben ikuspegia herritarrei eskaintzeko asmoz. Horrezaz gan, norberaren hausnarketa eta uraren arrazoizko erabilereagazko herritarren konpromisoa sustatu nahi dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!