Hemen da IV. Thinking Football Film Festival

Bizkaie! 2016-04-04 13:01   Zinemea

2016ko edizinoa apirilaren 4tik 19a bitartean izango da, saioak astelehen eta martitzenetan eginez. IV. Thinkin Football Film Festivalen hamabost dokumental aurkeztuko ditue hainbat jatorritakoak, esate baterako Brasil, Frantzia, Italia, Espainia edo Erresuma Batukoak. Danak jatorrizko bersinoan aurkeztuko dira.

Thinking Football Film Festival Bilbon egiten dan zinema eta futbolari buruzko jaialdia da, Athletic Club Fundazinoak eta BBK Salak antolatzen dabe Bilboko Udalaren laguntzinoagaz.

2016ko edizinoa apirilaren 4tik 19a bitartean izango da, saioak astelehen eta martitzenetan eginez. Thinkin Football Film Festivalen laugarren edizinoa izango da eta bertan hamabost dokumental aurkeztuko dira hainbat jatorritakoak, esate baterako Brasil, Frantzia, Italia, Espainia edo Erresuma Batukoak. Danak jatorrizko bersinoan aurkeztuko dira.

Film guztiak Bilboko BBK aretoan proiektauko ditue eta gaur lehenengo egunean, Brian Cloughek zuzendutako I believe in miracles (Ingalaterra, 2015) izango da ikusgai arratsaldeko 19:00retatik aurrera. Filmak Nottingham Forest mitikoaren historia kontetan dau.  Filmaren ostean, aitatu taldean ibilitako John Robertson eta Garry Birtles izango dira barriketaldian.

Urtero legez ikusleen parte hartzeari esker Ikusleen Saria emongo jako film onenari. Sari hori diru saria da eta pelikula irabazlearen zuzendariari emongo jako honek kirolagaz zerikusia dauen proiektu sozial bati emon deiotson. Aurreko urteetako irabazleak ondokoak dira: Los Rebeldes del Fútbol (Gilles Perez eta Gilles Rof, Frantzia, 2012) 2013ko edizinoan, Next Goal Wins (Mike Brett eta Steve Jamison, Ingalaterra, 2014) 2014ko edizinoan eta Democracia em preto e branco (Pedro Asbeg, Brasil, 2015) 2015ean.

Bestalde, Loraldia jaialdiagaz alkarlanean, Thinking Football Film Festivalek aurten euskerazko bideo-sorkuntza lehiaketea antolatu dau. Bideoek bi minutukoak izan beharko dabe askoz jota Thinking Football gaia ardatz hartuta. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 6a izango da. Irabazleak 1.200 euroko saria jasoko dau eta, beste aldetik, bideo onenak aukeratuko dira San Mamesen partidu egunetan emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu