Europako hizkuntza politikak berbagai izan ditu euskal ordezkaritza batek Korsikan
2016-04-04 15:11 Euskerea berbagaiEuropako Batasun Libreak (ALE) antolatuta, hainbat herrialdetako ordezkariak batu dira asteburuan Korsikan, Europako hizkuntza politikak aztertu eta leku bakotxeko esperientziak kontetako. Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak berbaldia emon dau. Ganera, Eusko Alkartasuneko, Aralarreko eta Gazte Abertzaleetako kideak be izan dira bertan.
Europako Batasun Libreak (ALE) antolatuta, hainbat herrialdetako ordezkariak batu dira asteburuan Korsikan, Europako hizkuntza politikak aztertu eta leku bakotxeko esperientziak kontetako. Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak berbaldia emon dau. Ganera, Eusko Alkartasuneko, Aralarreko eta Gazte Abertzaleetako kideak be izan dira bertan.
Patxi Baztarrika sailburuordea eta hizkuntza aniztasunaren inguruko NPLD batzordeko presidentea da eta jardunaldiko berbaldietako bat emotea egokitu jako. ALE taldearen Biltzar Nagusia egiten dabilz egunotan Korsikan, Europa guztiko 139 ordezkarigaz, eta horren barruan egin dabe hizkuntza politiken ganeko topaketea.
Izan be, Korsikako gobernu barriak, Europako beste lurralde batzuetan hizkuntza gitxituen alde egiten dan lana ezagutu nahi dau, korsikeraren eremura eroan ahal izateko. Baztarrikagaz batera, Flandeseko eta Galeseko ordezkariek parte hartu dabe jardunaldian eta Korsikako Gobernuko Hizkuntza Politikako ministroak be berba egin dau.
ALE taldeko kide diran ezkero, Aralarreko, Eusko Alkartasuneko eta Gazte Abertzaleetako ordezkariak be izan dira Biltzar Nagusian, Baztarrikagaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!