Matrikulazinoak gora egin dau euskaltegietan, HABEren datuen arabera

Bizkaie! 2016-03-31 10:30   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta HABEko zuzendari Joseba Erkiziak euskerearen irakaskuntzearen inguruko datuak eta barrikuntzak azaldu ditue agerraldi baten. Batetik, matrikulazinoak gora egin dau eta, bestetik, aldaketak iragarri ditue azterketa ofizial batzuetan. Esaterako, B1 eta B2 mailetan deialdi edegia egongo da.

Barri onak dakarguz, adierazo dau Patxi Baztarrikak agerraldi horretan. Izan be, sailburuordearen esanetan, euskaltegien kalidadeari esker, euskerearen irakaskuntzea aurrera bidean da. Erdal elebakarren zakua hutsituten segidutea da gure helburua, dino Baztarrikak, eta bide horretan, aurten nobedade positiboak dagozala ganeratu dau.

Alde batetik, matrikulazinoan gorakadea egon dala azaldu dau HABEk. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako euskaltegietan 31.420 lagun dagoz izena emonda orain, igaz baino % 2,8 gehiago. Bizkaian, esaterako, ia 16.000 ikasle dagoz euskerea ikasten. Aurreko ikasturteetako beheranzko jokerea atzean itxi dala emoten dau.

Bestetik, azterketa ofizialetan aldaketa esanguratsuak egongo dira. A1 eta A2 mailetan, bajuenetan, egiaztagiri ofizialak sortuko dira eta ebaluazino jarraituaren bidez emongo dira. Ganera, aurrerantzean, B1 mailako azterketa ofiziala ikasgelan egingo dabe euskaltegietako ikasleek, eta mintzamen probea idatzizkoaren aurretik egingo dabe.

Beste nobedade nagusi bat B1 eta B2 mailetan egongo da. Orain arte, euskaltegietako ikasleek baino ezin izan dabe azterketa horretan izena emon eta, aurrerantzean, deialdi edegia be egongo da, nahi daben guztiek azterketea egin ahal izan daien. Irailean izango da deialdi edegiko matrikulazinoa.

Amaitzeko, Jaurlaritzak aurreratu dau, A2 mailarako metodo integrala prest dagoala. Maila horretako ikasleentzako material didaktikoa da eta HABEk argitaratu dau. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu