Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak hitzarmena barritu dabe Baionan
2016-04-01 10:42 Euskerea berbagaiIpar Euskal Herrian euskerea bultzatzeaz arduratzen da EEP, Euskerearen Erakunde Publikoa eta, zeregin horretan, Jaurlaritzearen babesa dauka. Baionan sinatutako akordioan, hurrengo hileetan landuko diran alorrak zehaztu ditue erakunde biek eta finantziazinoa be adostu dabe.
Ipar Euskal Herrian euskerea bultzatzeaz arduratzen da EEP, Euskerearen Erakunde Publikoa eta, zeregin horretan, Jaurlaritzearen babesa dauka. Baionan sinatutako akordioan, hurrengo hileetan landuko diran alorrak zehaztu ditue erakunde biek eta finantziazinoa be adostu dabe.
EEPk eta Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeak jarduera ugari egingo ditue alkarlanean, hitzarmenean jaso danez. Esate baterako, IV. Inkesta Soziolinguistikoa preparetan hasiko dira. Bost urtean behin egiten da inkesta hori Euskal Herri guztian eta hurrengoa 2016an da. Ipar Euskal Herriko datuak jasoteko lana alkarregaz egingo dabe EEPk eta Jaurlaritzeak.
Hitzarmenak dakarren nobedadeetako bat, Euskerearen Txantxangorria ikurragaz lotuta dago. Hegoaldean hasitako ekimena Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoara eroateko asmoz, Jaurlaritzeak eta EEPk alkarlanean jardungo dabe. Bestetik, Ikasbil webguneko edukina Iparraldeko euskera ikasleek be erabilteko bidea zabalduko dabe.
Era berean, orain arte erakunde bien arteko alkarlanak ekarri dituan ekimenakaz aurrera segiduko dabe: Euskera mailea egiaztatzeko agiriak bateratzen, Euskerearen Adierazle Sistemea sortzen, EEPren eta Jaurlaritzearen zerbitzuen informazinoa trukatzen eta abar.
Hitzarmenaren bigarren aldeak, Ipar Euskal Herriko eragileen artean diru-laguntzinoak banatzeko modua jasoten dau. Eusko Jaurlaritzeak 400.000 euro emongo deutsoz aurten EEPri eta, guztira, 1.730.000 euro bideratuko ditu EEPk alkarte pribaduen euskerearen aldeko ekintzak bultzatzera.
Patxi Baztarrika sailburuordeak Baionan adierazo dauenez, sei urteko aldi bateko azken hitzarmena da 2016koa. Orain arteko bideari eutsi deutsie, baina barrikuntza batzuk daukaz aurtengo hitzarmenak, Baztarrikaren esanetan. Euskerearen Txantxangorriaren irudia eta baloreak zabaltzeko akordioa aitatu dau, besteak beste. Nobedadea ez dan arren, Inkesta Soziolinguistikoa egiteko alkarlana be azpimarratu dau sailburuordeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!