Haritz Mujika bertsolari asteasuarrak irabazi dau 45. Osinalde Saria
2016-04-04 12:34 BertsolaritzeaAretoa ganezka egoala, Haritz Mujika Lasa (Asteasu, 1995) bertsolaria izan da bart onena Gabiriako 45. Osinalde Saria bertso lehiaketan eta berak eroan dau sari nagusia. Entzuleen gustukoena, barriz, Unai Mendizabal zizurkildarra izan da, eta bertsorik onenaren garaikurra Eneko Araiztegi segurarrak irabazi dau.
Aretoa ganezka egoala, Haritz Mujika Lasa (Asteasu, 1995) bertsolaria izan da bart onena Gabiriako 45. Osinalde Saria bertso lehiaketan eta berak eroan dau sari nagusia. Entzuleen gustukoena, barriz, Unai Mendizabal zizurkildarra izan da, eta bertsorik onenaren garaikurra Eneko Araiztegi segurarrak irabazi dau.
Argiberri, Osinberde eta Aztiri sarietatik sailkatutako sei bertsolariek final dotorea osotu eben. Lehen partean, Unai Mendizabal nabarmendu zan. Baina saioan behetik gora eginez, eta bakarkako lanetan biribil jardunez, Mujikak lan osoagoa egin eban.
Ganerakoetan, Gabirian lehenengoz parte hartu eben biek be lan bikaina egin eben: Maialen Akizu urretxuar-gabiriarra polito ibili zan eta Eneko Araiztegi segurarrak be zuzen egin zituan bere lanak.
Maider Arregi oñatiarrak eta Jon Gurrutxaga azpeitiarrak be huts nabarmenik barik jardun eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!