‘Bertso txiki, saio handi’ bertso desafioa jokatuko dabe Zerainen

Bizkaie! 2016-04-01 10:52   Bertsolaritzea

Plaza gehiegirik egiten ez daben lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi) transmisino lanean ibilitako lau bertsolarigaz (Jabier Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Mikel Mendizabal), bikoteka kantauko dabe.

Belaunaldi desbardineko zortzi bertsolariren arteko bertso desafioa antolalatu dau Zerainlabek. Bertso txiki, saio handi lemapean, kanporaketa bi eta finala egingo ditue apirilean zehar, Zerainen bertan.

Plaza gehiegirik egiten ez daben lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi) transmisino lanean ibilitako lau bertsolarigaz (Jabier Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Mikel Mendizabal), bikoteka kantauko dabe.

Apirilaren 30eko finalaren aurretik, kanporaketa bi jokatuko ditue, hiru saiotara, apirilaren 8an eta 15ean: 19:00etan Ostatun, 20:00etan Mandion eta 21:00etan afaria Oiharte edo Otatza sagardotegian.

Entzuleak izango dira epaile, hiru saioetan puntuazinoa emonez.

Finala, eguerdian jokatuko da, belaunaldi desbardinetako zeraindarrek parte hartu deien.

Bertsolariek egin beharreko lanari jagokonez, neurri txikiko ariketak osotuko ditue: koplak, zortziko txikian, puntuka...

Belaunaldi arteko transmisinoa bultzatzeagaz batera, Zeraingo jarduera ekonomikoan be eragin nahi dau. Sariak adibidez, herriko artzainen gaztaiak izango dira; bertso saioak, barriz, herriko taberna eta sagardotegietan egingo dira; eta Lumagorri oilaskoak izango ditue afaritarako.

Afariko txartelak aurretiaz erosi behar dira. Sagardotegietan bertan emon behar da izena: Oiharte (943 501013) eta Otatz (943 801757). Sagardotegiko menua eskainiko dabe, baina txuletearen ordez, Lumagorri baserriko oilaskoa jango dabe. 25 euro balio dau txartelak, kafea barne.


Bertso txiki, saio handi - Egitaraua:

- Apirilak 8, barikua. Aratz Igartzabal (Gabiria) eta Jabier Zeberio (Itsasondo) Maialen Akizu (Urretxu) eta Iñaki Muruaren (Gabiria) kontra. 3. saioa, afaria, Oiharte sagardotegian.

- Apirilak 15, barikua. Gemma Urteaga (Beasain) eta Millan Telleria (Albiztur, Gipuzkoa), eta Eneko Araiztegi (Segura) eta Mikel Mendizabalen (Itsasondo) kontra. 3. saioa, afaria, Otatza sagardotegian.

- Apirilak 30, zapatua. Finala, aurretiaz sailkatutako bi bikoteakaz. 3. saioaren, bazkariaren lekua erabagiteko dago oraindino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu