Bilboko merkatarientzako euskera ikastaroetan 176 ikasle dagoz aurten
2016-03-31 12:06 Euskerea berbagaiBilboko dendetako beharginei euskerazko oinarrizko berbak erakusteko edo euskerea hobetzeko kursoak emoten dira Biribilko egitasmoaren bidez. Aurten, 176 merkatarik emon dabe izena eta, beraz, matrikulazinoak % 12 egin dau gora, Bilboko Udalak emondako datuaren arabera.
Bilboko dendetako beharginei euskerazko oinarrizko berbak erakusteko edo euskerea hobetzeko kursoak emoten dira Biribilko egitasmoaren bidez. Aurten, 176 merkatarik emon dabe izena eta, beraz, matrikulazinoak % 12 egin dau gora, Bilboko Udalak emondako datuaren arabera.
2008an sortu zan Biribilko programea, Bilboko Udaleko Euskera Sailaren, Bilbao Ekintzaren, HABEren, uriko euskaltegien sarearen eta Bilbao Dendaken ekimenez. Merkataritzan euskerea normalizetako helburua dauka egitasmoak eta bide horretan, dendarien euskera mailea hobetzeko ikastaroak antolatzen ditue, bezeroei arretea hizkuntza horretan emon ahal izateko.
Ikastaro bi dagoz Biribilkoren barruan. Batetik, oinarrizko ikastaroa, 87 ordukoa, euskeraz oso gitxi dakienentzat. Bestetik, euskera maila hobetzeko 100 orduko ikastaroa dago, maila hobea daukienentzat, ahozko eta idatzizko trebetasunak lantzeko. Maiatzean eta bagilean amaituko dira, hurranez hurran.
Uriko zortzi euskaltegi homologadutan emoten dira Biribilkoko ikastaroak: Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti, Indautxu AEK, Juan Mateo Zabala, Matxintxu AEK, Lizardi, Santutxuko AEK eta Ulibarri.
Ikastaro bien artean, 176 ikasle dagoz izena emonda. Igazko ikasturteagaz alderatuta, % 12ko gorakadea egon da. Ganera, igaz, 2014-15 ikasturtean, ikastaroan parte hartu ebenek balorazino positiboa egin ebela adierazo dau Bilboko Udalak. 8,4ko bataz besteko notea emon eutsien ikastaroari. Ikasleen % 68k amaitu eben kursoa. Datorren ikasturtean, 2016-17an, egitasmoagaz segiduteko asmoa daukala dino Udalak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!