18. urteurrena ospatzeko Gernikako Bakearen Museoak memoria historikoaren inguruko mintegi bi antolatu ditu
2016-04-01 12:33 KultureaGernikako Bakearen Museoak 1998ko apirilaren 7an edegi zituan ateak 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketea gogoratzeko eta ezagutarazoteko asmoagaz. Orain, 18. urteurrena ospatzeko Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak eta Dokumentazino Zentroak memoria historikoaren inguruko nazinoarteko mintegi bi antolatu ditu: apirilaren 7an bata, eta bagilaren 16an bestea.
Gernika Museoak (gaur egun Gernikako Bakearen Museoa) 1998ko apirilaren 7an edegi zituan ateak 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketea gogoratzeko eta ezagutarazoteko asmoagaz. Orain, 18. urteurrena ospatzeko Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak eta Dokumentazino Zentroak memoria historikoaren inguruko nazinoarteko mintegi bi antolatu ditu: apirilaren 7an bata, eta bagilaren 16an bestea.
Apirilaren 7ko mintegia Memoriaren memoria eza izenburukoa izango da eta gai honetako ikertzaile ezagunak izango dira hizlari; ganera, Jehanne van Woerkom artista holandarraren Memoria Historikoa: Frankismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa aldi baterako erakusketea inaugurauko da. Aurreko egunean, apirilaren 6an, Van Woerkom autoreak prentsarako bisita berezia eskainiko dau.
Mintegiko hizlarien artean izango dira, besteak beste, Jehanne van Woerkom bera, Erik Somers, Herbehereetako Gerra, Holokaustoa eta Genozidioaren Ikasketen Institutukoa; Joseba Agirreazkuenaga, EHUko Historia Garaikideko katedraduna; Jimi Jimenez, Aranzadi Zientzia Alkartekoa; edota Nuria Ricart Uldemolins, Bartzelonako Unibersidadeko Arte Ederretako Fakultadeko irakaslea.
Hauxe izango da apirilaren 7ko mintegiko programea:
10:00-10:15 Jose Mª Gorroño Etxebarrieta. Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoko Presidentea; Iratxe Momoitio Astorkia. Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria. 18 urtetako lana, Gernikan gertatutakoaren memoria ikertu eta berreskuratzeko.
10:15-10:45 Jehanne van Woerkom. Egilea, militantea eta memoriaren barriemoilea. Memoria Historikoa: Franskismoaren ondorio saminak.
10:45-11:15 Erik Somers. NIOD (Herbehereak). NIOD: Gerra, Holokaustoa eta Genozidioaren ikasketen Institutoa.
11:15-12:00 Joseba Agirreazkuenaga. Historia garaikideko katedratikoa. UPV-EHU + Unai Belaustegi UPV-EHUko irakaslea. Memoriaren ibilbideak.
12:00-12:30 Kaferako atsedenaldia.
12:30-13:15 Jimi Jimenez. Aranzadi Zientzia Alkartea. Memoria lurpetik ateratzen.
13:15-14:00 Jordi Gordon. Kazetaria eta zinemagilea. Biktimen testigantzea eta memoria zinema dokumentalean.
14:00-14:15 Galderak.
14:15-15:30 Bazkaltzeko geldialdia.
15:30 16:15 Nuria Ricart Uldemolins. Bartzelonako Unibersidadeko Arte Ederretako Fakultadeko irakaslea. Arte publikoaren lengoaiak, memoriaren estrategiak.
16:15-17:00 Emilio Silva Barrera. Kazetaria eta Memoria historikoaren Berreskurapenerako Alkartearen sortzailea. Memoria ezaren loturak.
17:00-17:15 Galderak.
17:15 -18:30 Gernikako Bakearen Museora eta Gernikako Bonbardaketearen inguruko Dokumentazino zentrura bisitea.
18:30 Jehanne van Woerkom-en Memoria historikoa: Franskismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa aldi baterako erakusketearen inaugurazinoa.
Bigarren mintegia, barriz, bagilaren 16an izango da eta Memoriarako artea gaia jorratuko dabe. Jesus Alonso, Espainia Garaikideko Zibilizazino irakaslea Burdeos-Montaigne Unibersidadean; Josu Rekalde, EHUko Arte Ederretako Fakultadeko katedraduna; Ismael Manterola, EHUko Arte Ederretako Fakultadeko Artearen Historiako irakaslea; eta Fito Rodriguez EHUko Arte Ederretako Fakultadeko irakaslea izango dira hizlariak.
Aitatu mintegi biak dobanekoak dira eta interesa dauen edozein personari zabalik. Inskripzinoa online egin behar da hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!