Barikuan euskeraz estreinauko da 'Iparraldeko Norman'

Bizkaie! 2016-03-31 10:39   Zinemea

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programearen eskutik, Iparraldeko  Norman  (Norm  of  the  North) filma sei aretotan ikusteko aukerea izango da; estreinaldia datorren barikuan, apirilaren 1ean, izango da ondoko areto  honeetan:  Golem La Morea (Iruñea),  Getxo  Zinemak,  Zugaza  (Durango),  Zalla Zine Antzokia,  Multicines Bilbo eta Antiguo Berri (Donostia).

Umeei zuzendutako marrazki bizidunetako filma honetan, Norman izeneko hartz zuriaren pasadizoak kontetan dira. Normanek ehizan ez dakian arren, badauka gizakiakaz berba egiteko gaitasuna. Vera marketing zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da telebistarako iragarki komertzial bat filmetako, bere nagusi dirudun eta harroputz Greene jaunarentzat luja handiko etxeak sustatzeko helburuz. Norman berehala konturako da zeozer egin behar dauela bere etxea, Artikoa, salbetako.

Normanek, bere aholkulari Socrates kaioak adore emonda, etxekoak bertan behera itxi eta itsasontzi batean ezkutatuta, New Yorkerako bidea hartuko dau, hiru leming txikitxu, bihurri eta ia suntsiezin lagun hartuta.

Manhattanen bertako biztanleek hartz zuriz mozorrotutako aktoretzat hartuko dabe Norman, eta goizetik gauera ikaragarrizko ospea irabaziko dau. Giro horretan, Olympiak, Veraren alaba azkar eta adimentsuak, lagunduko deutso Greeene jaunak Artikoa kolonizetako dituan planak eragozten.  

Hirurogeita sei minututan, animazinoz hornidutako abesti dibertigarriakaz eta jantza saio ikusgarriakaz gozauko dabe etxeko txikienek.  

Iparraldeko Norman

2016. urtean, Zinema Euskaraz programeak diruz lagundutako hirugarren estreinaldia da. Lehenengo biak Egun handia (Le Grand Jour) pelikula frantsesa eta Oker izan ziran

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu