Euskaltzaindiak eta EHUk euskerazko tesien Koldo Mitxelena sariketea antolatu dabe
2016-09-27 08:52 Euskerea berbagaiUrte birik behin egiten da deialdia, euskeraz egindako ikerketea bultzatzeko. Aurtengoa bosgarrena da.
Zientzian egindako lana eta dibulgazino-jarduerak autortu deutsiez DIPC erakundeari
2016-09-26 10:56 KultureaPedro Miguel Etxenike da buru Donostia International Physics Center ospetsuan.
Altzustan jokatuko da Zeanuriko kofradien bola txapelketea, domekan
2016-09-26 10:55 KultureaUdalerriko zazpi kofradietako ordezkariek parte hartuko dabe. Talde bakotxean lau bolari egongo dira.
Iñaki Etxezarraga, Etxe: 'Nire bizitzea dago diskoan'
2016-09-26 09:20 BarriketanUrte batzuetako etenaldiaren ostean, barriro diskoa argitaratu dau Etxe abeslari berriztarrak: Bizi. Irailaren 23an ipini dau diskoa salgai, esangura berezia dauen egunean. 2009ko irailaren 23an anaia Zigor hil jakon eta 2014ko egun berean, Etxeren seme bikotxak jaio ziran.
Urrezko Maskorra, 'I'am not madame Bovary' txinatarrak eroan dau
2016-09-26 08:50 ZinemeaZuzendari onena Hong Sang-soo, emakumezko aktore onena Fan Bingbing eta gizonezko aktore onena Eduard Fernandez izan dira, Bille August buru izan dauen epaimahaiaren eretxiz.
Amets Arzallusek irabazi dau Xilaba txapelketako lehenengo kanporaketea
2016-09-26 08:47 BertsolaritzeaDonibane Lohizunekoa izan da aurtengo Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako bertsolari txapelketako lehenengo saioa. Amets Arzallus Euskal Herriko gaur egungo txapeldunak irabazi dau kanporaketea.
Abenduan kaleratuko dau Hesian taldeak disko barria
2016-09-23 13:07 MusikeaHesian taldea urrian bertan sartuko da estudioan euren zazpigarren lana izango dana grabetan eta honek abenduan bertan ikusiko dau argia, Durangoko Azokan, hain zuzen bere.
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide jaialdiak urriaren 14an zabalduko dau bere programazinoa
2016-09-23 10:51 ZinemeaBilbaoArte aretoak jantza garaikideari eskainitako zinema zikloa jasoko dau urriaren 14tik 24ra, hamaika film eskainiz (dokumentalak, koreografiak eta bideo-sorkuntzak).
Astegoienean hogei bat artista barri batuko dira Bilbon Explora jaialdia zabaltzeko ekitaldian
2016-09-23 09:01 KultureaZorrotzaurreko Open espazioan, astegoien honetan, irailaren 24an eta 25ean, EXPLORAContrastes jaialdia izango da, Ideiak Martxan lehiaketan saritutako zortzi ekimenetako bat.
Mareak jaialdiak abangoardia eta tradizinoa batuko ditu urrian Bermeon
2016-09-23 08:55 KultureaHilaren 15etik 18ra egingo dabe Mareak jaialdiaren bigarren edizinoa. Kontzertuak, berbaldiak, kontaketak eta proiekzinoak egongo dira.
Bilbo nire kotxe barik!
2016-09-22 16:47 KultureaMobikortasunaren Europako Asteari amaierea emoteko, gaur eguena, hilak 22, Bilbao nire kotxe barik! Egunaren harian egindako manifestuaren irakurketea egin da.
'Collins Elhuyar English Basque Dictionary euskera-ingelesa' hiztegia aurkeztu dabe
2016-09-22 15:50 Euskerea berbagaiElhuyarren eta Collinsen alkarlanaren emoitzea da hiztegia, euskaldunek ingelesa zubi-hizkuntzarik barik ikasteko baliabide barri bat.
'Gozamenerako bidaia' bat izango da Bilboko Udal Musika Bandearen denporaldi barria
2016-09-22 14:01 MusikeaAreto barruko 2016-2017 zikloan, Bilbon ez eze, Donostian eta Iruñean joko dau Udal Musika Bandeak.
Esne Beltza eta La Pulquería izango dira buru III. Sopela Kosta Fest jaialdian
2016-09-22 13:51 KultureaGaur, hilak 22, hasi eta 25era arte izango da, naturea, surfa, surfaren kulturea eta musikea ardatz dituan Sopela Kosta Fest jaialdia
Bizirik dagoala erakutsi nahi dau Etxek disko barrian
2016-09-22 13:48 MusikeaBost urtez musikea albo batera itxita euki dau baina bueltan da Iñaki Etxezarraga, Etxe. Bizi diskoan, azkenaldion pasau jakozan gauza on eta txarrak batu dituala dino.
Kor’sia taldeagaz hasiko da Bilbon Dantzaldia 2016
2016-09-22 12:54 KultureaDantzaldiaren inaugurazinoan, irailaren 22an, Cul de sac lanaren zati bat ikusi ahal izango da. Cul de sac Kor´Sia konpainiaren lan bat da eta Mattia Russo eta Antonio de Rosaren eskutik sortu da.
ETB1 Nafarroa osoan ikusi ahal izango da gaurtik aurrera
2016-09-22 11:11 KultureaLurreko telebista digitalaren bidez, Nafarroa osoan ikusi eta entzun ahal izango dira euskerazko ETB1 katea eta hiru irratiak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Gaztea).
Bilbao-Bizkaia-Euskadi 2020ko Eurokopan izango da
2016-09-22 09:28 KultureaBilbon 2020ko Eurokopea hartu ahal izateko, antolatzaileak jo eta ke dabiz lanean, kirol-hitzordu honen arrakastea bermatzeko helburuz, Bilbo-Bizkaia-Euskadi markea mundu osoan zabalduko dauelako.
Horacio Altuna eta Jose Ibarrola omenduko ditu Getxoko Komiki Azokeak
2016-09-22 08:50 KultureaZemendiaren 18tik 20ra egingo dabe Getxoko Komiki Azokearen XV. edizinoa, Areetako Geltokiaren plazako karpan.




















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra