Xenpelar Dokumentazino Jardunaldietan ikus-entzunezko ondarea aztertuko dabe

Bizkaie! 2017-05-03 11:47   Kulturea

'Tokiko Bilduma: herri bilketa eta ikus-entzunezko ondarea' izenburupean datoz Amasa Villabonako Subijana etxean egingo diran berbaldiak. 

Igazko jardunaldien irudia (argazkia: Mintzola) | Ikusi handiago | Argazki originala

Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako jardunaldiok dokumentazino alorraren eta batez be Euskal Herriko dokumentazino gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazoteko helburuagaz sortu ziran 2014an. Aurten herrietako ezagutzea batu eta geroratzeko egitasmoek sortzen daben ikus-entzunezko ondarea izango da aztergai. Bideo grabazino zein edizino eta zabalkunderako azalpen praktikoak eta ikus-entzunezko ondareareagaz lanean diharduen ekimenen esperientziak entzuteko aukerea egongo da horretarako.

Egitasmoa ikus-entzunezko ondarearen batze eta tratamenduan lan egiten daben eragile eta herritar guztientzat edegita dago. Batez be, bideo grabazinoakaz lanean hasi eta zelan egin jakin nahi daben herrietako eragile, liburuzain, artxibozain eta langileei zuzenduta dago. 

Aurtengo jardunaldietan parte hartuko dabe: Ttur Ttur Euskaltzaleen Bilguneko Ane Lardik, Bertsoa.eus-eko Eneritz Urkolak, Ahotsak.eus-eko Idoia Etxeberriak eta Haizea Odriak, Aldudarrak Batasuna alkarteko Ihintza Bidartek, Ernest Lluch Liburutegiko Larraitz Idarretak, Xenpelar Dokumentazino Zentroko Nere Erkiagak eta Durango 1936 Kultur Alkarteko Unai Iturriagak eta Andoni Bareñak.

 

 

2017/05/12 10:00

Villabonako Subijana etxean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu